Festivales

Anitz nobedade Getxoko Eskola Antzerki Topaketetan XX. edizioan

Getxoko Umeentzako Antzerkia Bultzatzeko Elkartea, Udaleko Hezkuntza eta Turismo Saila eta Kultur Etxeak, mostra honetako babesle nagusiak, hogeigarren urtemuga ospatu asmoz, eta aurreneko aldiz, Guabe saria eskeiniko diote Asier Hormaza aktore getxoztarrari. Bestalde, erakusketa berezia ere ikusgai egongo da ekainaren 8 eta 9an jardunaldiak dirauen egunetan. Orotara, Getxoko Herriko eskola eta ikastola publikoko lehen eta bigarren mailako 300 ikaslek, 19 taldetan banatuta, parte hartuko dute Getxo Antzokian ikuskizunak euskeraz zein erderaz izanik. Hilaren 8an arratsaldeko bostetatik aurrera lehenengo zazpi taldeen lanak ikusteko aukera egongo da, hain zuzen, Areetako Romo Insitutuko D.B.Hko Lehen eta Bigarren mailako ikasleeak ekitaldia inauguratzeaz arduratuko dira Descansa en paz…¡si puedes! lanarekin. Ondoren, Algortako Juan Bautista Zabaleko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikastetxekoen txanda izango da Sei zoro muntaiarekin, beranduago eskola bereko Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek ¿Qué cuente es éste? eskeiniko dute. Julio Caro Baroja Institutuko D.B.Hko lehen eta bigarren mailakoek Sola pero acompañada gaztelaniazko obra dakarte, Algortako Larrañazubi Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak aldiz ¿Quién es el verdadero?. Azkenik, Areetako Romo Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek Etxe misteriotsua lana antzeztuko dute eta Romo Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek Revolución en el pasillo obra.

Ekainaren 9an goizera eta arratsaldera luzatuko dira emanaldiak. Goizeko 11.30etatik aurrera, Algortako Zubilleta Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek www.zirkus.com eta 5. eta 6. mailakoek berriz, Mamuaren aztarnak eskeiniko dute. Ondoren, Neguriko Gobela Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen Dantza eskola antzezlana eta 3., 4. eta 5. mailakoen Gozodenda ikusgai egongo dira. Una clínica para todo Zubilleta Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoen lanaren izenburua dugu, La fortuna de Mr Smith aldiz, Fadurako Institutuko D.B.Hko Lehen eta Bigarren mailakoen lana.

Arratsaldeko zikloa Getxoko Andra Mari Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailak zabalduko du Diskotekan muntaiarekin. Eskola bereko 5. mailako ikasleek Etxe zaharra eskeiniko dute eta 6. mailakoek Hollywood hotelean. Neguriko San Ignacio Eskolatik bi talderen presentzia izango dugu, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailakoek La tienda de juguete taularatuko dute eta 4., 5. eta seigarrenekoek Pasarela Wiki. Bukatzeko, Getxoko Geroa ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek Edade miragarriak eskeiniko dute.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba