El Chivato

Anjel Alkainek Xabinaitor superheroiaren abenturak eramango ditu Arriaga Antzokira

Hurrengo astelehenean, martxoaren 22an, “Xabinaitor” antzezlana, Patxi Gallegoren komikian oinarritutako muntaia, Arriaga Antzokira iritsiko da “Wazemank” programa sortu zutenen eskutik. Gorringo konpainiak “Xabinaitor” euskerazko antzezlana eskainiko du martxoaren 22an, 20:00etan eta 23an, 11:00etan eta 20:00etan. Mikel Pagadizabal, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa, Isabel Agirresarobe, Asier Sota eta Anjel Alkain dira EGAko titulua duen super-heroi bakarrari: Xabinaitor-i buruzko komedia horretako interpretatzaileak. Nagore Aranburuk egin du Anartz Zuazuak zuzendutako muntaia horren antzerkirako egokitzapena.

Superman, Batman, Spiderman… atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGAko titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor! heroiaren, unea iritsi da. 8 – 158 urte bitarteko adina dutenentzako antzerki-lana da, Wazemank programaren talde sortzailearen eskutik datorkiguna. Geure buruaz barre egitea baino ezer hoberik ez baita…; iritsi da Xabinaitor

Gorringo konpainiak, duela denboraldi batzuk Kutsidazu bidea, Ixabel filmean bere euskara hobetzeko helburuarekin Tolosaldeko baserri batera joan zen gazte baten gorabeherekin barre eragin zigunak, orain, Patxi Gallego-ren Xabinaitor komikitik egokitutako antzerki-muntaia aurkezten digu. Obra horretako protagonista euskal super heroi bat da, edertasun femeninoa gurtzeko beti prest dagoena, bizitza zibilean Xabino Lizuniaga gisa ezagutzen dena eta Pololoak komikietako protagonista.

Nagore Aramburuk antzerkirako eginiko egokitzapenarekin eta Anartz Zuazua zuzendari dela, Gorringo konpainiak umore lotsagabeko eta garratzeko obra euskaraz eskaintzen digu, Anjel Alkain ETBn egin dituen lanek ospetsu bihurtu duten aktore dibertigarria protagonista duela.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba