El Chivato

Antzerkiola Imaginarioaren ‘Babiloniako loreak’ antzezlana zabalduko du gaur Bi Harriz Lau Xori

Antzerkiola Imaginarioak zabalduko du gaur, martxoak 23, Chimères-en Théâtre des Découvertesen aurtengo Bi Harriz Lau Xori, hilaren 28rarte dantza, musika eta antzerki emanaldiak eskainiko dituen egitaraua, tarteko EliralE konpainiaren Otto, Iglu, Vieux Farka Toure, Pello eta otsoa, Kukairen SOK2 eta Itoiz Suite.

Jon Gerediagak idatzia, Ander Lipusen gidaritzapean eta Miren Gaztañaga, Alex Gerediaga, Espe López, Miriam K. Martxante eta zuzendaria bera antzezle dituela, Hegoa abeslari gaztearen istorioa aurkezten du. Hil berri den amamari azken agurra eman behar dio kontzertu baten aurretik eta ikuslearen aurrean, amorruz, pozez, tristeziaz eta maitasunez haren azken egunak kantu bihurtuko ditu, Gerediagaren aburuz, “Orfeo infernuan kantu egiten duen bitartean heriotza asmakuzuna da”.

“Nire amama eta haren bitartez, amama guztiei omenaldia da”, dio Ander Lipusek obraren inguruan, berak jokatuko duen Ines, bada, berean oinarritzen baita. Tankera eta poetika ezberdinak jorratuz, ikuskizunak denboran hurbilak baina zeharo ezberdinak diren bi munduren arteko aldea azpimarratuko ditu: batetik gure arbasoena, eta bestetik gauregunekoa.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba