En cartel

‘Atsoak dantzan’ eszenaratuko du Larrabetzun Pikor Teatrok

Pikor Teatro konpainia arabarra Larrabetzu herri bizkaitarrera gerturatuko da astelehenean, abuztuaren 15ean, Atsoak dantzan kale ikuskizuna eskaintzeko gaueko 22.30tan hasita. Adin guztietako ikuslegoentzak egindako obra honetako protagonistak zahar-egoitzatik ihes egin duten bi adineko emakumeren nondik-norakoak jartzen ditu agerian.

Pikor Teatrok eskainiko duen antzezlaneko protagonistak zahar-egoitza batetik ihes egindako bi adineko emakume dira, hauek herrietako kaleetan zehar dabiltzala, txundituta, alde batetik bestera, gurpildun aulki eta guzti. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabaki bat; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zaharra, badituzte oraindik betetzear dauden promesa eta ametsak eta iritsi da guzti hori burutzeko ordua.

Itxuraz makalak dira, baina joaten diren leku guztietan sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen ondorioz euforiko daude eta bere adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte mundu guztiaren aurrean. Autonomoak izan nahi duten arren laguntasuna behar dute, publikoaren beharra daukate eta bere laguntza konplizea bilatuko dute beraien azken dantzarako.

Miguel Olmedak zuzendu eta Miriam K. Martxante eta Leire Ucha gorpuzten dituzten Atsoak dantzan agerraldiko protagonistak, itsasoa ikusteko atso bien asmoa da. Baina kontuz, zahar-etxeko arduradunek kartelak jarri dituzte hiri guztian non «Arriskutsuak izan daitezke» abisatzen duten.

Pikor taldeko arduradunek «gure zaharrei eskainitako omenaldia» dela diote. «Aitona-amona zoriontsuak, ametsez beteak, beti mundua konkistatzeko prest, trufariak, bizitza trago luzeetan edaten dutenak».


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba