Festivales

Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketek Imanol Elias omenduko dute

Urtero legez, euskal antzerkigintzak azken hamabi hilabeteetan sortutako ekoizpenen hitzordua eta erakusleiho bilakatuko da Azpeitiako Izarraitz pilotalekua, areto horretan eskainiko baitira azaroaren 3tik 29ra izango den XXVII. Euskal Antzerki Topaketen barne iragarritako ekitaldiak. Agerraldiak Glu Glu konpainiak ekoiztutako Kanpaiak jo bitartean komediarekin hasiko dira azaroaren 6an, protagonistak intseminazio artifizialaz haurdun gelditzeko asmoa duen neska eta semen emaile gaztea direla.

Hurrengo egunean Hika konpainiaren Aitarekin bidaian lana eskainiko dute Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza eta Jabier Muguruzak, pieza honek elkarrekin bizitzera behartuta dauden aita-semeen artean sortzen diren gorabeherak islatzen dituela. 7an Patata Tropikalak Merlin aztia, Barrufet ipotxa, Lamia, Haritz jakintsua eta Harri gizona protagonista dituen Baso Sorgindua eszenaratuko du.

azaroak 21- udaletxean-13:00etan

«Topaketen Txalo» saria 2009- IMANOL ELIAS

Azpeitiko Antxieta taldeko zuzendaria, antzerkigintzan sortzailea, antzerki obren egilea, orohar ibilbide luzea izandako IMANOL ELIAS ohoratu nahi izan da aurtengo Topaketatan.

Imanol gure herri antzerkiaren oinarriak ezarri dituenetako bat izaki gogoan dugula adieraztea ez ezik ezker zorrezko aitorpena egin nahi diogu.

II. Azoka Eguna ospatuko da 13an eta saioak an tzerkia eta musikaz osatutako Lur azaleko hitzak lanarekin abiatuko da eta ondoren Antzerkiaren inguruko mahai ingurua izango da. Arratsaldeko ekitaldiak Iparraldeko Hebentik konpainiaren Har eman ikuskizunarekin hasiko dira, ekoizpen horretan dantza, klownen lana eta musika uztartzen ditu, istorioko protagonistari lo dagoela mundu berri bat agertzen zaiola, dantzaria edo musikaria bilakatzen dela amesten baitu.

Ez Dok Hiru-Bikoteatro eta Antzerkiola Imaginarioak osatuko dituzte Azoka Eguneko agerraldian. Lehenak ʻDibertimentuakʼ trilogia osatzen duen Euskarazetamol komedia eskainiko du eta bigarrenak taularatuko duen Babiloniako loreak lanean Hegoak, kontzertu bat eman aurretik, bere amama Inesek bizi zituen azken egunak dakartza gogora. Agerre Teatrok Mozambike eta Euskal Herria artean sortutako Doltza azken ekoizpenaren aurrestreinaldia eskainiko du azaroaren 14an, lanak On Kixote eta Santxo Panzaren figuretan zein abentura desberdinetako protagonista diren emakumeak hartzen dituela abiapuntu.

En la Lona konpainiak Mementu Ridicculi ikuskizun familiarra eskainiko du 15ean; 16tik 18ra eskola edo gaztetxoei zuzenduriko antzerki emanaldiak iragartzen dira; 20an 110. Streeteko Geltokia antzeztuko du Goaz Antzerki Taldeak eta 21ean Imanol Elias idazle eta antzerkigilea omenduko dute, tarteko Erika eta Aneren emanalditxoa izango dela. 21ean Lakrikun taldeak Greban Gaude lanaren bigarren zatia estreinatuko du eta 22an Autobusaren zain izenburua duen lana eskainiko du Emakumearen Antzerki Tailerrak.

Topaketen azken agerraldiak Txalo, Pok Produkzioak eta Jakin eta Jolasek eskainiko dituzte, 27an, 28an eta 29an hain zuzen. Lehenak, Ni naiz Hector ni bakarrik antzeztuko du, agerraldiko protagonistak aho tsak entzuten hasi zen, gero ahotsok gorpuzten joan ziren eta egun hezur-haragizko bi Ni ikusten ditu bere aldamenean. Pok Produkzioak Aizpea Goenagak idatzitako Arrain ontzia obra antzeztuko du, lan honi izen burua ematen dion objektua genero indarkeriaren metafora bilakatzen dela. Azken egunean ikusgai izango den Jolas eta Zilarrezko Txartela lanean, Jakin eta Jolasek arduraz kontsumitu behar dela eta ingurugiroa zaintzea zein garrantzitsua den irakasten diote ikuslegoari.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba