En cartel

Baxe Nafarroako Herri Antzokiek zazpi ikuskizun aurkeztuko dituzte urte hasieran

Baxe Nafarroako Herri Antzokiak sorkuntza ainitzez osaturiko urtea hitzemaite dizue, 6 hilabetez jadanik 7 sorkuntza aurkeztuko baititu. Antzerki, Zirko, Dantza, Musika… profesional, zaletu, talde atipiko… mota askotako ikusgarriak Baxe Nafarroan gaindi ikusgai izanen dira. Artistak denetan, bazter guzietan : ostatu, jatetxe, egon leku… bideetan… ikasleekin… eta kalakan, kalakan,… 2008ko lehen seihilekoaren hasteko, 2005ean aurkezturikako « Cloch’art » ikusgarri arrakastasuak ezagut arazi duen taldearekin dugu lehen hitzordua. Lucioles antzerki taldeak, sorkuntza berri bat aurkeztuko du urtarrila ondar huntan, Larzabaleko Larrezabal gelan (herriaren laguntzari esker), aratseko 8ak et’erditan. Ikusgarri hau « lana eta zorionaren » inguruan egin solasaldi eta inprobisaketeri esker asmatu dute Kittof Prudhommen laguntzarekin (Traboules konpainiko taula zuzendaria). Urtarrilaren 25 eta 26ean, antzerkia aratseko 8ak et’erditan eta ondotik, egonen direnentzat, Trabuleko Korala Atipikoak kantuak emanen ditu : antzerkilarien entzuteko aukera baita herbaildu eta besteen entzuteko eta haiekin kantatzeko aukera.

Ondotik, erritmoak abiadura haundia izanen du Petit Théâtre de Pain taldeari esker, euskarazko 3 bakarkako antzerki sortuko dituzte Baxe Nafarroako 3 toki desberdinetan : « Tartean » Fafiole Palassiok emanik, « Eroa, Puta eta Juglarea » Ximun Fuchsek emanik eta « Aulki hutsa » Manez Fuchsek emanik.
Ipso facto, martxoan, Jean Philippe Daguerri ongi etorria ospatuko diogu Euskal Herrira heldu baita « Les Femmes savantes », Molierren antzerkiaren sortzeko : lehenik bi astez Baigorrin eta ondotik aste batez Donibane Garazin. Ber denborean, Kilikolo Zirkoa Izpurako Faustin Bentaberri gelara jiten zaigu « K Barré » ikusgarri berriaren bururatzeko. Antzerki klasikoa gaurkotua Jean Philippe Daguerren dohainari esker… 1940 urteetako Kabarete giroan murgiltzea… Antzerkia leku berezietan ikusgai… eta ez da hortan gelditzen : Atelier en Folie taldekoek gaualdi bero-bero baten prestatzen ari baitira Zitadelako jostalekuan ! Zergaitik ez ? Donibane Garaziko leku pollitenetarik bat noski !
Seihilekoaren bururatzeko izarrekin begietan, Hebentik taldeak asmaturik « Pilotar(h)itza » ikusgarria: euskal musika eta dantza, pilota eta bertsuak zuzenean… hori da ekainean Aiziritzen berpiztuko den ikusgarria !

Orduan, ikusgarri guzietaz baliatzeko, ez ahantz Ikuslier karta erostera eta harpidetza hartzera !


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba