El Chivato

Bilboko Kafe Antzokiak 11 urte betetzen ditu gaur

Abenduaren 15ean Zenbat Gara elkarteak Bilboko Kafe Antzokia zabaldu zuenetik 11 urte beteko dira. Bilboko erdigunean, euskal kultura mugimenduaren topagunea izateko asmoz eta, era berean, munduari irekia, munduko kultura, herri eta hizkuntzei irekia dagoen egitasmoa da Kafe Antzokia. Gogoratuko duzuenez, iazko ospakizunean Bilboko Kafe Antzokiaren ibilbidean lehenengo hamar urteetan egindakoak eta lortutakoak izan genituen aipagai. Asko baitira, izan, denbora tarte horretan denon artean lortu ditugun emaitzak; Kafe Antzokia barne duen Zenbat Gara elkartearen atal ezberdinen bilakaera, kasuan kasu, Bilbo Hiria irratia bera zeinek datorren urteko martxoan 10 urte beteko dituen, Gabriel Aresti Euskaltegia, Algara konpartsa, Ondarrokoa Kafe Antzokia, Arrigorri Itsas Ostatua Bakaikuko mendiko etxea… Honez gero, aipatu behar dugu Kafe Antzokia euskaldunen topagune eta bilgune bilakatu dela eta bertatik euskal hizkuntza eta kulturaren sustapen lan etengabea egiten dihardugula.

Alabaina, bidearen zati bat egina izateak ez du esan nahi orain arteko lana askietsi behar dugunik, askoz gehiago baita egiteko dagoena. Gu bide horretan sendo eta irmo jarraitzekotan gabiltza. Eta aurtengo ospakizunaren zenbakiarekin bat eginez, urteotan gauzatu ditugun hamaika lorpenetatik hamaika itxaropen eta hamaika egitasmo atera ditugu, Euskararen Herriak dituen asmo eta nahiei erantzuten segitzeko.

Hori horrela, 11 urte hauetan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu ditugu, kontzertuez gain bertso saioak, antzerki emanaldiak, kantagintza eta dantza saioak, haurrentzako ikuskizunak, jai eta festa esanguratsuak, diapositiba emanaldi eta erakusketa anitz, aurkezpen, hitzaldi eta prentsaurreko mordoa…

Esan bezala, abenduaren 15ean, ostirala, ospatuko dugu Kafe Antzokiak 11 urte betetzen dituela. Baina gure 11. urteurrena ospatzeko ekitaldi ezberdinak ez dira soilik egun horretara mugatzen, baizik eta data berezi hau ospatzeko abendu osorako egitarau anitza prestatu dugu.

11. URTEURRENA OSPATUZ ABENDUKO PROGRAMAZIOA. BILBOKO KAFE ANTZOKIA.

2006ko abenduak 1, Ostirala. 22:00
JOSEBA TAPIA

2006ko abenduak 2, Larunbata. 22:00
TIERRA SANTA

2006ko abenduak 3, Igandea. 17:00
TXAN MAGOA

2006ko abenduak 3, Igandea. 21:30
THE ANSWER

2006ko abenduak 5, Asteartea. 22:00h.
TXAKURKALEA KONTZERTUAN

2006ko abenduak 8, Ostirala. 22:00h.
NASHVILLE PUSSY

2006ko abenduak 13, Asteazkena. 20:00
LAGUN ARTEAN KANTARI SAIO BEREZIA

2006ko abenduak 14, Osteguna. 22:00
RAFA RUEDA

2006ko abenduak 15, Ostirala. 19:30
BILBOKO KAFE ANTZOKIAREN XI. URTEURREN JAIA

2006ko abenduak 17, Igandea. 17:00.
TXORROMORRO TALDEAREN HAUR BERBENA

2006ko abenduak 20, Asteazkena 21:30
BABYSHAMBLES

2006ko abenduak 21, Osteguna. 14:00
BERTSO SAIO KLINIKOA

SANTO TOMAS ETA GABRIEL ARESTI EUSKALTEGIKO JAIA. Egun osoan zehar

2006ko abenduak 23, Larunbata. 22:00
FUNDACIÓN TONY MANERO

2006ko abenduak 27, Asteazkena. 20:00
URBELTZEN DANTZA GANBARA BEREZIA

2006ko abenduak 28, Osteguna. 22:00
BETAGARRI

2006ko abenduak 29, Ostirala. 22:00
MIKEL URDANGARIN


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba