El Chivato

Café-Bar Bilbao Antzerki Sariak banatu dituzte

Bilbao Kafek antolatutako Antzerki Gidoi Laburren Sariak banatu dira gaur SGAE taldeko prentsa aretoan. Irabazleak, euskarazko deialdian bi izan dira: Jon Urraza Intxausti «Morritson eta Gartzia: kultuko Antzezlana»ri esker eta Patrizia Muñoz Pipaon «Auzoa» estuari esker. Gaztelaniaz, Joseba Macías-ek irabazi du «Por qué no contarlo, Lila Brik» testuarekin. Mikel Martínez aktoreak banatu ditu Antzerki Gidoi Laburren Sariak gaur goizean ospatutako ekitaldian. Bertan, euskarazko deialdian bi antzezlan izan dira garaile, iazko edizioan desertu izan baitzen, eta ordainsaria gorde izan delako. Hala bada, Jon Urrazak eta Patrizia Muñozek 1500 euroak eta garaikurra jaso dituzte. Lehenak, bi pertsonaientzako umorezko antzezlan zoroa dela azladu du, datorren otsailean antzeztuko duena estreinekoz, eta bigarrenak, berriz, bakarrik dauden bi pertsonaia lotu ditu parke batean.
Gaztelerazko testuari saria, bestalde, Joseba Macíasentzat izan da, Vladimir Mayakovski poetaren inguruan idatzitako testu batekin. Azken honek, garaikurra eta 1200 euro jaso ditu.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba