Deja Bu-k ‘Covek nije tika: Gizona ez da txoria’ estreinatuko du
Deja Bu panpin laborategiak antzezlan berria estreinatuko du: “Covek nije tika: Gizona ez da txoria”. Bertan txotxongiloak eta aktoreek elkarrekin egingo dute bat taula gainean. Estreinaldia ekainaren 2an izando da, 20:00etan Debako Gaztetxean, Goaz taldeak antolatutako antzerki astearen barruan. Selmak Bosniatik Euskal Herrira egin du bidaia, gerrak suntsitutako bere herriaren egoeratik ihesi. Simon bizitza osoa baserrian eman duen agurea da: azpiegitura erraldoi baten eraikuntza dela eta hiriko pisu batera izan da egotzia. Testuinguru horretan egingo dute bat bi pertsonaien bizitzek, grina ezkutu batek batzen dituela biak: atzean utzi duten mundura hegan itzultzeko grina.
Deja Bu panpin laborategiarekin batera Mikelazulo eta Kolax taldeetako hainbat kide gabiltza lanean: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Iñigo Ortega, Xabi San Sebastián, Naroa Garcia, Mikel Ugarte, Idoia Beratarbide, Oier Guillan eta Junky “SoFocos”.
Beste data batzuk
– Ekainaren 7an, 19:30tan: Bilboko La Merced aretoan, ACT jaialdiaren barruan.
– Ekainaren 28an, 20:00etan: Errenteria/Oreretako Errenteria Hiria kulturunean (Niessen), Mikelazulo kultur elkarteak bere 12. urteurrena ospatuz aurkeztuko du, Errenteriako Udaleko euskara zerbitzuaren laguntzaz.