Estrenos

Dejabu Panpin Laborategiak ‘Gure bide galduak’ estreinatuko du

Dejabu Panpin Laborategiak sortutako azken antzezlana, Gure bide galduak, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean izango da ikusgai urriaren 8an eta 9an. Errealismo magikoz

zipriztindutako ikuskizun honek Euskal Herriko historia hurbila hartzen du abiapuntu, hain zuzen Franco hil ondorengo lehen urteak eta protagonista baserri girotik hirira magisteritza ikasketak egitera doan Katalin neska baten gogoetak ditu ardatz. Katalinek ikastolen mugimenduarekin egingo du topo, eta haren bidez deskubrituko du mundu berri bat, lagun berriak, maitasuna, borroka edo ideologia. 

Urko Redondo, Miren Alkala, Maria Alonso, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxagak osatzen duten antzezle taldeak eurek asmatutako gidoia jartzen dute oholtza gainean, zuzendaritzaz arduratzeaz gain. Proposamena eszenatokiaren gainean dagoen plataforma gainean gauzatzen da agerraldia osoa eta gune horretatik kanpo dagoen espazioan aktoreak ikusteko aukera izango da beraien pertsonaietan bilakatzen direla. Horrekin antzerkia jokoa dela erakusteaz gain joko hori agerian egin eta ikusleekin konpartitu nahi dutela aipatzen dute.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba