Festivales

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren aurkezpen arrakastatsua New Yorken

Azken urteotan ohiko bihurtu den bezala, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia New Yorken aurkeztu da, apirilaren 9an, Olatz eta Julian Schnabelen etxean ospatu eta 300 gonbidatu bildu zituen festa batean. Zine-industria eta zine independenteko ordezkariak, prentsa espezializatuko kideak eta zinema nahiz kulturako aurpegi ezagunak bertaratu ziren New Yorkeko West Villagera Zinemaldiaren ordezkariekin kopatxo bat hartu eta hitz-aspertuan jardutera. Bertan izan ziren, besteak beste: Michael Douglas, Lauren Bacall, Al Pacino, Barbet Schroeder, Stephen Frears, Peter Boyle, Steve Buscemi, Michael Almereyda, Martin Bregman, Tom Dicillo, Dan Hedaya, Sara Driver, Barbara Kopple, Ray Loriga, Cristina Rosenvinge, Jaime Azpilicueta, Fred Schepisi, Thelma Schoonmaker eta Juan Mari Arzak. Ekitaldira hurbildutako guztiek Olatz eta Julian Schnabel anfitrioien abegi ona eskertu zuten.
Festaren amaieran promoziozko bideo bat eman zitzaien gonbidatuei, eta honekin batera iazko edizioaren laburpenezko argitalpena; finean, haienganako hurbilpen bat izan da eta iraileko Zinemaldira etor daitezen gonbidatzera, izan ere, Zinemaldiak aurten bere 50. urteurrena beteko baitu.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba