El Chivato

EHAZEk antzerkiaren presentzia areagotuko du aurtengo Durangoko Azokan

EHAZE-Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Durangoko Azokan izango da aurten ere, ekintza ezberdin ugarirekin. Joan den urtean bezala, EHAZEk euskal antzerkigintzari eskainitako STAND-a jartzeaz gain, ekimen berriak prestatu ditu Gerediaga Elkartearekin elkarlanean, Azokako ‘Szenatokia’ delako gune berria sortuz.

Durangoko Azokaren 46. edizioak atzo zabaldu zituen ateak, eta gaur, abenduak 5, ‘Szenatokia’ egitasmoak lehen urratsak emango ditu. EHAZEk koordinatuta, euskal antzerki kulturaren berri ekartzen duen gune berriak hainbat ekitaldiz osatuta dago, hala nola, Maite Arrese eta Kepa Errastirekin antzerki-irratsaioa gaur, abenduak 5, arratsaldeko zazpietan Landakon eta Info7 eta Bizkaia Irratiaren bitartez. Bihar, berriz, ‘Arra.Arraroa.’, ‘Morritson eta Gartzia’, ‘Espazio Hutsak’eta ‘Lurra Astinduz’ emanaldien hamabost minututako laginak izango dira ikusgai San Agustin Aretoan arratsaldeko zazpietan hasita burutuko duten Maratoian, eta abenduaren 7an, ‘Hizkuntza gutxituak eta antzerkigintza’ mahaingurua egingo dute San Agustinen Artur Trillo Talia talde galiziarreko kidea, Jokin Oregi antzerki idazlea eta Ramon Agirre aktoreaki eta Ane Zabala moderatzaile dela. Hau bukatzean, aretoan bertan Dejabu Panpin Laborategiak ‘Gure bide galduak’ ikuskizuna oholtzartatuko du, arratsaldeko zortzietatik aurrera.

Bestalde, iaz egin zuen moduan, EHAZEk standa jarri du Durangoko Azokan, Artekale 93.ean, euskal antzerkigintzaren topaleku izango dena. Bertan, besteak beste, Artezblai argitaletxearen liburuak eskuragarri daude.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba