El Chivato

EHAZEK Luku, Fachado, Arozena eta Irigarayrekin ‘Esperientzixak’ topaketak antolatu ditu

EHAZE Antzerkizale elkartearen bitartez, ‘Esperientzixak’ egitasmoa euskal antzerkigintzaren esparruan, gogoeta gune berri bat zabaltzeko sortu da. Antzerkiarekin loturik dauden eta zer ikusi zuzena duten esperientzia esberdinak plazaratzea eta zabaltzea du helburu. Antzerkia eta eskola, trasmisioa, amateurgintza, antzerkia eta euskara… bezalako gaiak jorratuko dira. Ondoko hauek parte hartuko dute mahai inguruan, bakoitzak bere ekarpen propioa uztartuz: Joserra Fachado, Antton Luku, Eugenio Arozena eta Jose Angel Irigaray. Moderatzailea: Ander Lipus. Topaketa, uztailaren 2an izango da, arratsaldeko 16:00etan, Tolosa etorbidea, 70, Donostiako Pedagogiako Fakultatean.

Antzerkia taula gainean ekintza bihurtutako hitz gogoetatua den moduan, hitz gogoetatu bihurtutako ekintza ere behar du izan, Antzerkizale Elkartearen ustez; herrenka ez ibiltzeko batak bestea du zor, alegia. Dialektika horretatik abiatuta bideratu nahi du bere ibilbidea, hain zuzen. Nahi horrek gidatuta, izandako ekintzak eta esperientziak hitz gogoetatu bihurtzeko asmoz, ESPERIENTZIXAK izeneko egitasmoa sortu du bere baitan.

ESPERIENTZIXAK egitasmoa euskarazko antzerkigintzaren esparruan gogoeta gune berri bat zabaltzeko sortzen da. Antzerkiarekin loturik dauden eta zerikusi zuzena duten esperientzia desberdinak plazaratzea eta zabaltzea du helburu. Oraingo honetan, antzerkia eta eskola, trasmisioa, amateurgintza, antzerkia eta euskara… bezalako gaiak jorratuko dira. Arlo eta lurralde desberdinetatik etorriak, ondoko hauek parte hartuko dute mahai inguruan, bakoitzak bere ekarpen propioa uztartuz: Eugenio Arozena, Joserra Fachado, Antton Luku eta Jose Angel Irigaray. Ondoren, Ander Lipus moderatzaile lanetan arituko delarik, hizlari eta publikoaren arteko iritzi truke tarte zabal bati irekiko zaio atea. Hau bukatzean, eta jardunaldiari bukaera gozoa emateko, hitza ekintza bilakatu berriz antzezlan labur bat antzeztuko da.

Amaitzeko, ESPERIENTZIAK egitasmoa Hik Hasiko Topaketen markoan burutzen bada ere euskarazko antzerkigintzan interesa duen edonorentzat irekia dela azpimarratu behar da, zaletu guztiei gonbidapena luzatzen diegularik.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba