El Chivato

Euskal Kulturaren Eguna ospatuko da Abandoibarran larunbat honetan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak zenbait kultur jarduera programatu ditu larunbat honetarako, irailaren 25erako, 6. Barrutian, Abandon, Euskal Kulturaren Eguna programaren barruan. Aurten jarduera Abandoibarrako pasealekura eramango da (Guggenheim Museoaren alboan). Abesbatzen kontzertuek, dantza erakustaldiek eta antzerkiak osatuko dute goizeko 11:30etan hasiko den programa. Ordu horretan Buruhandiak eta erraldoiak izango ditugu, Beti Jai Alai taldearekin, eta baita Gargantua ezaguna ere. Familia osoak gozatu ahal izango du, baita ere, Hortzmuga Teatroa taldearen “Zirko Iluna” antzerki emanaldiarekin (13.00 h).

Izan ere, antzerki munduan hogei urte bete eta gero, Hortzmugak, gure gizartea aztertzen duen antzerkiaren aldeko apustua egin du, sorkuntza ekintza pertsonengan zentratuz, pertsonen sentimenduetan eta pasioetan, oroimen kolektiboa gogoratzen ahaleginduz eta gogoetara gonbidatuz. “Zirko Iluna” lanak desagertzear dagoen zirku zaharraren historia kontatzen digu, bizirik dirauten azken pertsonaien bitartez. Ikuskizunean txotxongiloak, zirkuko ikuskizunak eta ikusleen parte hartze aktiboa nahasten dira.

Aipatutako jarduera horiez gain, euskal dantzak izango dira arratsalderako aurreikusi den egitarauaren protagonistak. Horrela, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Aiko Taldeak eskainiko dituen erritmo tradizionalak entzuteko eta festan parte hartzeko aukera izango dugu. Musika eta dantza irakasleek osatutako talde horrek dantza egiteko estilo tradizionala eta naturala erakutsi eta zabaldu nahi du. Euren lanaren bitartez dantzarako espazio berriak sortu nahi dituzte; gozatuz ikasteko eta dantzatuz gozatzeko era.

Euskal Kulturaren Eguna 2010ari amaiera emateko bi abesbatzen emanaldia izango dugu, Bilbao Argia otxotea eta Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza, arratsaldeko 20:00etatik 21:30etara bitartean.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba