El Chivato

Euskarazko antzerki sorkuntzarako deialdia

Euskal kultur erakundeak eta Baxe Nafarroako «Herri Antzokia»-k antzerki euskaldunaren topaketak antolatzen dituzte 2007ko urriaren 12tik 14ra. Topaketa hauek antzerki talde amatur berrientzat edo jadanik ari direnentzat apailatuak dira, helburua delarik beren obra publikoaren aintzinean ager dezaten. Sorkuntzen ondotik, obra Euskal Herriko toki desberdinetan emaiteko da, besta komiteek edo/eta kultur elkarteek gomitaturik.

Teknika eta apaindurak
Topaketa denboran, laguntza teknikoak eskainiak izanen dira, baina hobe halere forma arineko antzerkia hautatzea, geroan edozein tokitan errexki aritzeko gisan.

Laguntza teknikoak
Joko-zuzendari baten atzemateko laguntza eskainia da (izan profesionala ala ez), Beharren arabera, antzerki formakuntza laburrak antola daitezke (egun batekoak edo bikoak) antzerkilari batzuekin.

Topaketa denboran
Talde bakoitza aldi bat edo bi aldiz ariko da. Bilkurak antolatuak izan dira euskal antzerkiaren geroaz eta garapenaz gogoetatzeko. Euskal antzerkiaren historiaz (1940-1980) erakusketa bat ikusten ahalko da. Hiru egun horietan formakuntzak eta trukadak proposatuak izanen dira. Parte hartuko duen talde bakoitzak antolatzaileei jakinarazi behar die 2007ko urtarrilaren 31a aintzin.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba