En cartel

Ez dok Hiru Bikoteatroak ‘Euskarazetamol’a banatuko du gaur eta bihar Arriaga Antzokian

“Ez Dok Hiru” Bikoteatroa, “historial” luzeko bi aktorek (Mikel Martinez eta Patxo Telleria) osatutako antzerki konpainia bat da. Bi aktore horiek hainbat konpainiatan egin dute lan eta baita ere zineman eta telebistan, eta, horrez gain, urte batzuk daramatzate elkarrekin “antzerki bikotea” osatuz eta obra ugari sortu, ekoitzi eta interpretatu dituzte: Marxkarada, Munstro Sakratuak, Kontenedore baten Istorioak, Poema múltiple con avestruz, Euskara Sencilloaren Manifiestoa, Larru Haizetara… 2010-2011 sasoiko antzerki-programazioak aurrera jarraitzen du Ez dok Hiru Bikoteatroa konpainiako euskarazko ikuskizun komiko batez: “Euskarazetamol” azaroaren 29an eta 30an, 20:00etan. Emanaldi hau «Euskarazetamol» antzezlanaren testuaren argitaralpenarekin bat egiten du, Artezblai Argitaletxeak Patxo Telleriak idatzitako ‘Dibertimenduak’ trilogiaren (‘Euskera Sencilloaren Manifiestoa’ eta ‘Larru Haizetara’rekin batera) liburuaren agerpenarekin hain zuzen ere.

Denborarekin iturri askotatik edan duen estilo propioa lortu dute (Marx anaiak, Ionesco, Mihura), baina betiere caligrafía propioarekin: elkarrizketa oso pikatu eta ironikoetan oinarritutako lanak izaten dira, bi aktore-pertsonaia zentzugabe eta oso exajeratuekin. “Euskarazetamol” obrak, “Ez Dok Hiru”ren azken produkzioak Bikoteatro honen estiloko osagai guztiak biltzen ditu.

PATXO TELLERIA

Euskal aktoreen eredugarri, EGBko lehenengo mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako antzezlanean. EGBko bigarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko hirugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko laugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko bostgarren mailan ez zen arbolik egon kurtso bukaerako ikusizunean, eta horrela bukatu zituen bere ikasketak. Atzera pausu hau kolpe latza izan zen, baina handik urte batzuetara Madrilen profesional gisa debutatu zuen “Eloisa está debajo de un almendro” antzezlanean, almendrondoren paperean. Geroko lanak dira: “El Jardín de los Cerezos”, “Gernikako Arbola” “Alamoko bataila”, “Urkatuaren arbola”… Bere antzezpenei esker, 1991.ean, Adolfo Marsillach-ek dirusari bat eskeini zuen hil ala bizirik harrapatuko zuenari. Geroztik Bilboko parkean bizi da, “magnolioz” kamuflaturik.

MIKEL MARTINEZ

Aktore enblematiko honek, antzerkigintzan hasi baino lehen, modelo lana egin zuen Picasso-rentzat. Honela eman zitzaion hasiera kubismo-ari. 1982.ean Pinocho-ren papera egin zuen Maria Gerrero antzokian, Gepettoren atsekaberako. 1983.ean Cyrano de Bergerac antzeztu zuen Amparo Rivellesekin, eta Amparo Rivelles bizirik irten zen hortik. 1985.tik 1989.ra Teatro Realean egon zen, arropazaindegian, sudur makoan abriguak eskegiten, erabateko arrakastarekin, hala kritika nola publikoarena. 1992.-ean Egiptoko gobernuak “Esfinge”- aren sudurra lapurtu izana leporatu zion. “Karbono 14” frogak bere errugabetasuna erakutsi zuen. Artistikoki telebistan jo zuen gailurra “Kleenex”-en anuntzio ospetsuarekin. Kritikoen iritziz, bere itzelezko pituitaria ez da sekula izan arazo bat antzezteko orduan. Arazoa bere talentorik eza da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba