El Chivato

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek 10. urtebetetzea ospatzen dute

Badira jada 10 urte, Gari eta Montxo pailazoak, ordurarte Donosti anaiak taldearekin ibili ondoren, Joselontxorekin bat egin eta gaur egun ezagutzen ditugun bezala, hau da, Gari, Montxo eta Joselontxo bezala lanean ari direla Euskal Herrian eta atzerriko zirkoetan. Urteujrrena ospatzeko, Zorionak izeneko ikuskizuna prestatu dute. Urte guzti hauetan, hainbat esperientzi eta abentura pasa dituzte. Gure herri eta hirietako enparantza, frontoi eta antzokietan izan dira, ikuskizun desberdinekin: “Ez adarrik jo”, “Pan pan hasteko, pan bukatzeko”, “Maletatxoarekin?”, “Non dago trukoa?” edo eta “Supituki”.
Euskal Herriko beste artista handiekin ere egin izan dute bat. Ala nola, “Bilin Bolo zirkoan” Patxi malabaristarekin, Marsel magoarekin eta Iker Lezeta trialsimeko txapeldunarekin. “Barre Bira” ikuskizunean, Elvi sabelhiztuna eta Txan magoarekin. Eta gainera beraien ikuskizunetan, “Nörk”, “Sun” eta “Raul” magoekin ere egiten dute lan. Momentuko artista honenekin egin dute beti lan Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak.
Zirkoaren munduan, beraiek hain gustoko duten munduan, ere murgildu dira. Naiz estatuko zirkoetan – Mundial, Italiano, Raluy – naiz frantziko zirkoetan – Lydia Zavatta, Pinder – izanak dira eta jardunaldi eta jailadietan ere.
Eta aurten, ikuskizun berri batekin ospatuko dute hamargarren urteurrena, “ZORIONAK” ikuskizunarekin. Ordu beteko saio honetan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen sketch honenak eta sketch berri batzu ikusteko aukera izango da. Magiak ere bere lekua izango du saio honetan, Euskal Herriko magorik onena ere festa honetara etorriko bait da. Musika, algara, erritmo eta parrez beteriko ikuskizun honetan, ballet dantzari trebe, orkestra musikari, malabarista ausarta eta punteri galantadun artista bezala azalduko zaizkigu Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak. Eta nola ez… urtemuga festa batean falta ezin dena… tarta ederra ere izango du. Baina, ez ahal du tarta monstruoak jango?


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba