Estrenos

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek »Supituki» lan berria estreinatzen dute

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek “Supituki” izena duen saio berria estreinatuko dute, Eskola Publikoaren egunean, Ekainak 6 Zorrozaurren (Bilbo) eta gero Araba Euskaraz festan, ekainak 20, Bastidan (Araba). Ez da lehen aldia, pailazo talde ezagun hau haur eta helduen parrea berreskuratzen dutena Eskola publiko eta ikastolen festetan. EROSKIren eskutik izango dira aurten ere, bi saio emanaz, eguerdiko 13:00 etan eta 15:00 tan Eroski gunean. Saiok, doainik dira.

“Supituki” ikuskizunean, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen estilo ondo finkatua aurkitu dezakegu: zirkoko pailazoen esketch parregarri, naif eta komikoak, musika zuzenean joaz eta haurren eta ikuslego guztiaren partaidetza lortuaz. Beraien hitzetan esana “Gure ikuskizunetan haurrak zoragarri pasatzen dute, baino bukaeran gurasoak etortzen zaizkigu zoriontzera eta bere haurtzaroko zirkoko pailazoak gogora arazten diela esatera. Horrek oso zoriontsu egiten gaitu”. Gari Montxo eta Joselontxo pailazoak, izan ere, Europan zehar eta Frantzian batez ere ibili izan dira zirkoetan lan egiten. Beraien helburua eta ametsa, Euskal Herriko haur eta heldueri, azken urteetan galdu egin den zirkoko pailazoen magia eta dizdira berreskuratzea da. Horretarako orain dela ia 10 urte ekin zioten ehun urte baino gehiago duten parodiak euskeratzen eta Euskal Herriko antzoki eta festetan antzezten.

Magia ere oso garrantzitsua da Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen saioetan. Nörk mago elegante eta finaren eskutik dator magia. Donostiar gazte honek ondo menperatzen ditu magia munduaren truko eta tramankulu guztiak. Baina saio honetan, laguntzailea ahaztuko zaio! Konponbidea aurkituko du supituki. Ikusle bat autatuko du laguntzaile eta magia eskola inprobisatuko du, laguntzaileari magia egiten erakutsiaz.

Honela eta supituki saioa bukaerara iritsiko da, ordu betez parre eta liluratuta egon ondoren.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba