El Chivato

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultur Errotari diru-laguntza kendu izana salatu dute

Gauz goizean, Donostiako Doka Kafe Antzokian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Topaguneari eta Kultur Errotari babesa erretiratu izana salatzeko, prentsaurrekoa burutu dute,

Topaguneak bere ezinegona eta kezka agertu nahi izan ditu publikoki, Donostiako DOKA Kafe Antzokian egindako agerraldi publikoaren bidez. Erabakia ez da krisi ekonomikoari lotutako ondorio gisa ulertu Topagunearen aldetik, baizik eta Gipuzkoako Aldundiak bultzatu nahi dituen hizkuntza politika eta kultur ereduari lotuta.  

Gaurko agerraldian, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak, Andoni Tolosa “Morau” sortzaile eta kantariak, Koldo Mitxelena Eibarko …eta kitto! euskara elkarteko kideak eta Maite Agirre Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko kideak parte hartu dute. Gipuzkoako hainbat Euskara Elkartetako kideek ere parte hartu dute agerraldian, beraiekin batera.

Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak adierazi duenez, eta prentsa agiri baten bitartez zabaldu dutenez, azken urteotan Gipuzkoako Foru Aldundiak 49.000 eurorekin babestu ditu Kultur Errota formatu txikiko kultur emanaldien zirkuitua eta Topaguneak bere bazkideekin egindako sustapen lanak. Erabaki honen bidez, orain arte izandako lankidetza hori eten du Mª Jesus Aranburuk zuzendutako departamentuak. Hasiera batean erabakia krisialdiari lotua aurkeztu zuten departamentuko arduradunek, baina egitasmoak singularitate falta duela adierazi dute azkenik eta, horrekin batera, Foru Aldunditik herri txikiei zuzenean eskaini nahi dieten kultur zirkuitu propioa aurreikusia dagoela azaldu diete Topagunearen ordezkariei. Kultura eta Euskara Departamentuarekin izandako harremanetik ondoko ondorioak atera ditu Topaguneak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak Topagunearekin zeukan lankidetza hitzarmena bertan behera utzi izana ez da krisi ekonomikoaren ondorioa, baizik eta erabaki politiko kontzientea.
  • Erabaki horren ondorioz Euskara Elkarteen garapena eta euskarazko kultur dinamika parte hartzailea kaltetuak izango dira.

Hitzarmena bertan behera uztearekin Kultur Errota ez ezik, Federazioak euskara elkarteekin egiten duen sustapen lana ere izango da kaltetua. Koldo Mitxelenak Eibarko …eta kitto! elkartearen izenean eta Maite Agirrek Arrasate Euskaldun Dezagun elkartearen izenean eman dute bi lan ildo horien berri.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba