Festivales

Hamar taldek hartuko dute parte Zarauzko Kalerki Antzerki Topaketetan

Uztailaren bigarren asteburuan burutuko dira aurten ere Zarauzko Kalerki Antzerki Topaketak, 7tik 9ra hain zuzen, egitarauan hamar talderen beste hainbeste agerraldi iragartzen direla, tarteko Lekeition ere izango diren Deabru Beltzak eta Trapu Zaharra konpainien lanak. Lehenak, aipaturiko The Wolves lana eskainiko du eta Trapu Zaharrak berriz, krisi garaia hartzen du abiapuntu Jira & bira ikuskizunean, marketinaren ‘txaman’ berri batek langabezian epe luzez daraman jendeari demostrazio pertsonalizatuak eskainiko dizkiela.
Kalerki jaialdiak hiru ikuskizun iragartzen ditu lehenengo egunerako. Hortzmuga konpainiaren Libertia lanak antzezle eta txotxongiloen lana nahasten du, ahaztutako Dori, Arthur eta Otto txotxongiloek libre izateko munduaren bila, Libertiara alegia, hasten duten bidaia islatuz. Alproja taldearen Bakhara ikuskizun ibiltariak emango dio jarraipena lehen eguneko saioei, lan honetan energia zaharren heriotza eta pertsonai berriek duten indar berria hartzen du ardatz eta Valeria Gugliettik berriz, gerizpeen irudiekin sortutako Mano a mano ikuskizuna taularatuko du.
Anita Maravillas konpainiaren agerraldiarekin osatuko da 8ko egitaraua. Protagonistak ganbara bateko objektu ahaztuen artean bizi diren Autrey eta Dunkan dira, Blue birdeko pertsonai honek zoriontasuna dakarren txori urdinaren bila doaz sorpresaz beteriko bidaia batean.
Menorkako ospakizuna
Azken egunerako iragarritako ekitaldiak Tutatis konpainiaren Caballos de Menorca ikuskizun ibiltariarekin hasiko dira, lanak Menorkan ospatzen den jaiaren ikuspegi pertsonala ematen du, oinarri duen zaldiaren animaltasuna antzezlan garaikidean bilakatuz. Jarraian umorea, musika, oreka jolasak,  antzerki gestuala eta malabareak uztartzen dituzten hiru pertsonaien gora beherak jartzen ditu agerian El negro y el Flacoren Charabia ikuskizunak. Saioko protagonistak gurpildun tresna berezi batekin azaltzen dira eta beraien hizkuntza ulertezina uler-
garri bilakatuko dute.
Lacricum taldearen Panxuts lanak beraien eskaria non utzi behar duten jakin nahian kaleetan zehar dabiltzan hiru tripontzi ditu protagonista. Inprobisazioan oinarritutako lanak, eguneroko ekintzak islatzen ditu. Gainera, ikuslegoa beraiek daramatzaten fardelen barrenera begira jarriko dute, modu intimoan ikus daiteken ikuskizun bat oparituz.
2011ko Kalerki topaketak Markeliñe konpainiaren azken sorkuntzarekin amaituko dira. Anomalía magnética deituriko proposamenak sistemaren autopsia egiten du eta honek aurrerabideari dion ikuspegi baikorrari. Hau guztia, inguratzen gaituen sentipen ustelduaren jatorria jakiteko. Antzezleek ironia erabiliko dute, proiekzio, jolas eszeniko eta metaforekin estetika sarkastikoa lortzeko.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba