El Chivato

Hika konpainiaren Aitarekin bidaian X. Donostia Antzerki Sariaren irabazle

Hika konpainiaren Aitarekin bidaian antzezlanak irabazi du Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten X. Donostia Antzerki Saria.Talde irabazleak 10.000 euro eta Juan Luis Goenagaren margolan bat jasoko ditu. 8.000 euro orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2012. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

Sari emate ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egin ohi da. Aurten martxoaren 27a, larunbata izanik, ohi baino beranduago hasiko da emanaldia, gaueko 21:00etan. Saria emango zaio Hika antzerki taldeari emanaldiaren hasieran eta ondoren antzerki lan saritua, Aitarekin Bidaian, ikusi ahal izango da -2009an Donostian euskaraz eskaini den antzerki lan onena- alegia.

Egunen batean bakarrik geratzen baziren, aita berak zainduko zuela hitz eman zion Patxik amari. Iritsi da eguna. Aita-semeak bakarrik geratu dira. Elkarrekin eta bakarrik, Aita, bere munduan; semea, mundu honetan tokia aurkitu ezinik. “Zergatik zu eta ez bera?», galdetuko dio semeak alde egin dion amari. “…nire bizitza eskas honetan dudan osasun apurra lapurtzen ari zara. Eta ez gara gauza elkarri besarkada on bat emateko”, esango dio geroxeago lotan dagoen aitari. Hitz ematea erraza da. Betetzea, bidaia mingarria, batez ere, aurrean duzuna nor den ez dakizunean.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba