El Chivato

‘Hirubibat’ dantza ikuskizuna Donibane Garazin

Usaian bezala, Donibane Garaziko Gazteria, Herriko Etxea eta Garazikus elkarteek Hirubibat dantza ikusgarria antolatu dute elkarlanean. Saioa abuztuaren 11an burutuko da Jai Alaiean gaueko 21.30tan. Iragan urtean, Bidean Zehar taldeko Larralde anaiak eta Anaiki korukoak bildu zituen ikusgarria ikuslierrek aho batez goraipaitu zuten, eta aurten, Leinua taldeko 60 dantzari eta musikarieri ongi etorria eginen zaie (apailatzea eta musika: Nadine eta Roger Goyhenetche, Elixabet Dufour eta Sebastien Paulini).

Talde honen dohaina, buruzagiena, koreografiarena eta ikusgarri hunen ezpiritu berria izan dira hautatzeko atxikiak izan diren irizpideak. Ikusgarri hauek euskal dantzak gaurkotasunean sartzen ditu: ikus daitezke probintzi guzietako dantzak baita ere balet bat, Gernika izenekoa, zati honetako bukaerako fandangoak, agian, emozio anitz sor araziko dituenak. 1937 ikusgarriaren segida bezala har daiteke Gernikako bonbardaketeri ihes egitea aipatu baitzen. Hirubibat ikusgarri honek ere denen onespena bildu behar luke… eta hobe litzateke lekuen atxikitzera usaiako tokietan (Garazikus elkartea 05 59 37 06 04 zenbakira, Kukuxka Liburutegia, Nafarroako Liburutegia, Turismo Bulegoa, Olharan ostatua trinketea).

Baina, Donibane Garaziko Gazteria ez da horretan gelditu eta beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte abuztuaren 11tik 15era bitartean, herriko jai egitarauaren barne. Besteak beste, abuztuaren 13an ‘Zintzur Bustitzea Pintxoekin’ izango da Amaren Alabak alaiturik, Burgaintziren dantza ikusgarria, Talo ta xingar, Mutxikoak eta dantzaldia Xitoak taldearekin. 14an Poteo Garazi Kantuz, Mutxikoak eta dantzaldia Imintzio taldearekin eta 15ean, berriz, Mutxikoak eta Malyss taldearekin dantzaldia izango da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba