El Chivato

Hirugarren Esperientzixak ospatuko dituzte Donostiako KMKn

EHAZE-Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak antolatuta, Esperientzixak izeneko ekimenaren hirugarren edizioa ospatuko dute uztailaren 3tik 5era bitartean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurten, Piarres Lartzabal, Samuel Beckett eta Ander Lipusen antzerkiaren inguruan arituko dira zenbait hizlari.

Antzerkia taula gainean ekintza bihurtutako hitz gogoetatua den moduan, hitz gogoetatu bihurtutako ekintza ere behar du izan, Antzerkizale Elkartearen ustez; herrenka ez ibiltzeko batak bestea du zor, alegia. Dialektika horretatik abiatuta bideratu nahi du bere ibilbidea, hain zuzen. Nahi horrek gidatuta, izandako ekintzak eta esperientziak hitz gogoetatu bihurtzeko asmoz, ESPERIENTZIXAK izeneko egitasmoa sortu zuen EHAZEk bere baitan.

Aurten, hirugarren edizio honetan hiru saio burutuko dituzte. Lehenak, «Piarres Larzabalen antzerkigintza-antzerki identitarioaren paradigmak»titulupean Ixabel Etxeberria izango du hizlari, Ramon Agirre aurkezle dela. Bigarrenean, Oier Guillanek aurkeztuta, Jaime Valverde «Ander Lipusen antzerkigintza: errituala, kultura eta ikuskizuna”-ri buruz arituko da, eta azkenik, Beñat Sarasola «Samuel Beckett»eri buruz hitzegingo du, Joserra Fachadok aurkeztuko duen saioan.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba