El Chivato

II. Bakarrizketa Lehiaketa Amasa-Villabonan

Amasa-Villabonako Udalak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Amasa-Villabonako II. Euskarazko Bakarrizketa Lehiaketa antolatu dute, ekitaldiak urtarrilaren 14tik otsailaren 25era bitartean aurkeztuko direla herriko Gurea Antzokian. Lehiaketa honek 800 eta 450 euroko bi sari emango ditu eta ikuslegoak aukeratutako bakarrizketa onenak 250 euroko saria eskuratuko du eta parte hartu nahi dutenek abenduaren 17a orduko eman beharko dute izena.

II. Bakarrizketa Lehiaketara bere burua aurkezten duten antzezleak euskaraz interpretatuko dira, gaia eta generoa partaide bakoitzak aukeratuko duela. Bakarrizketak antzezlearenak berarenak edo beste egile batenak izan daitezke, testuaren egilea antzezlea ez bada egilearen izena eta orijinala den ala ez zehaztu beharko dela. Egile eskubideak egilearenak izango dira eta bakarrizketak 10 eta 15 minutu arteko iraupena izango behar dute.

Antolakuntzak berak izendatuko du epaimahaia eta epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira. Epaileek jendaurreko aurkezpenaren arabera egingo dute beraien balorazioa.

Agerraldiak ostiraletan izango dira Gurea Zine Aretoan urtarrilaren 14tik otsailaren 25era bitartean, gaueko 22.30etatik aurrera.

Izena emateko e-posta bidali behar da bakarrizketak@gmail.com helbidera, izen abizenak, harremanetarako telefonoa nahiz helbide elektronikoa, bakarrizketaren izenburua eta nondik norakoak eta, gutxi gora behera, ekitaldiaren iraupena. Izen ematea doakoa da eta abenduaren 17a orduko apuntatu beharra dago.

Zalantzarik izanez gero, idatzi bakarrizketak@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 653 711 274 telefonora.

 

 

 

 

 


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba