Festivales

Irun, Hondarria eta Hendaia lotuko ditu Bidasoa Folk Jaialdia

‘Hiru hiri, bi historia, kultura bat’ izenpean dator Txingudi badian egiten den Bidasoa Folk jaialdiaren hamaikagarren edizioa, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerriek bat egingo baitute abuztuaren 19tik 21era burutuko den musika egitarau erakargarriarekin.

Hamar kontzertu eskainiko ditu Hondarribian, Irunen eta Hendaian burutuko den Bidasoa Folk jaialdiaren 11. edizioak, Abuztuaren 19tik 21era burutuko den ekimenak folk musikaren artista ospetsuak bilduko ditu. Hondarribian izango dira lehen egunerako iragartzen diren bi kontzertuak.

Jaialdia Euskal Herriko eta mundu osoko doinuak eskaintzen dituen Xabi Aburruzaga trikitilariaren kontzertuarekin abiatuko da eta jarraian Maliko doinu tradizionalak gaur egungoekin uztartzen dituen, reggaearekin esaterako, Vieux Farka Toure musikaria izango da.

Irunen izango dira bigarren eguneko kontzertuak eta Oiasso Museon izango den lehen agerraldian Aljeria eta Greziako musikariekin osatutako Yacine Balahne,

Yannis Papaioannou &The Oriental Groove arituko da. Ondoren, Junkal plazan izango den saioan, Aragoiko doinu herrikoiak eskainiko dituzten Olga y los Ministriles eta sustrai iberiarreko musika lantzen duen Coetus taldeak izango dira.

Hendaian burutuko diren agerraldiekin osatuko da aurtengo jaialdia eta Txomin Artolak San Bixente elizan emango duen saioaren ondoren, Reggae Gaua ospatuko da Gaztelu Zahar pilotalekuan, ekitaldiko protagonistak Lengualerta mexikarrak, Erresuma Batuko Macka B & The Roots Ragga Band eta Euskal Herriko Bad Sound System taldeak izango dira.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba