El Chivato

ISO 9001:2000 ziurtagiria Irungo Kontserbatorioari

Irungo Kontserbatorio eta Musika Eskolako arduradunek AENOR Normalizazioaren eta Ziurtapen Elkarteak ISO 9001:2000 ziurtagiria jaso zuten atzo, AENOR Normalizazioaren eta Ziurtapen Elkarteko Luz Enparanzaren eskutik. Irungo kontserbatorioa Europa mailan mota horretako zentru batek lortzen duen lehena izan da. Musika Eskolak 600 ikasle eta Kontserbatorioak beste 80 ditu egun, tartean Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak.
AENOReko ordezkariek azaldu dutenez «prozesuak sistematikoki kontrolatu, klaseak ematen dituzten langileak behar den moduan prestatuta egotea eta prozesuak hobetu eta beraien akatsak saihestu» dira kontutan hartutako irizpideak eta horregatik kalitatea ez dago soilik fabrikaziora lotuta.
Ziurtagiria emateko ekitaldia atzo goizean ospatu zen (2002-02-06), Irungo udaletxean eta Alberto Buen, herriko alkateak alegia, azaldu duenez «jarduera eta prozedura egokiak» saritzen ditu ISO 9001:2000 ziurtagiriak. Buenek «hiriarentzat eta Musika Eskolan eta irakaskuntza lan egiten dutenentzat oso garrantzitsua» dela ere adierazi du.
Irungo Musika Eskola eta Kontserbatorioari emandakoarekin 1.500 ziurtagiri eman dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Estatu mailan banatutakoen ehuneko 18 alegia. Hezkuntza zenbateko hori %23ra heltzen da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba