El Chivato

Josemari Carrere ipuinak kontatzen Bartzelonan eta Madrilen

Josemari Carrere ipuin kontalaria Bartzelonan egongo da bere lana aurkezten datorren asteartean, Otsailak 12. Catalunyako hiriburuan urtearen lehenengo hiruhilean Museu Etnologic-ek antolatutako Mosaic de cultures, segle XX (Kulturen mosaikoa, XX mendea) jardunaldietan eta Contes d’homes (Gizonen ipuinak) ipuin Forum-ean barruan Euskal Herriko ordezkari gisa ariko da Camerungo Inongo-vi-Makome kontalariarekin batera. Mahai inguruaren xedea gizonak ipuinetan nolako agerpena duten jarriko da eztabaidagai, beti ere bere kulturaren barruan ulertuta beti ere. Kultura ezberdinetako adierazpenak elkarren ondoan jarriz horien arteko ezagutza bideratzea dute xedea.
Jardunaldi hauen xedea antolatzaileen esanetan, Bartzelona hiria XX. mendean zehar kultura ezberdinetako elkargunea izatea aldarrikatu nahi dute, hiria bera kultur aniztasun horretan eraikitzen joan delarik. Kulturen mestizaia agertu nahi dute hiritarren adierazpenetan zein norberaren garapen. «Bestearen» kulturaren aurrean sentsibilizazioa bultzatze hori ezinbesteko deritzote XXI. mendean elkarbizitza errazteko orduan. Kultur aniztasun hori azaltzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola, erakusketak, tailerrak, kontzertuak eta hitzaldiak. Josemari Carrereren parte hartzea Otsailaren 12an izango da, ilunabarreko 8’30etan Miquel Tarradell antzokian.
Bestalde Madrilen Otasilaren 12tik 14 bitarte antolatutako «Gazteak, gaua eta alkohola» kongresuaren barruan Josemari Carrere ipuinak kontatzen ariko da. Kongresu honetan gazteen aisialdiaren ohituraz ariko dira eta era guztietako sustantzien hartzeaz dibertitzeko eta harremanetarako orduan duten eragina izango dute hizpide. Ipuin kontaketak zein bestelakok ekitaldiak antolatuz denbora pasatzeko proposamenak baliagarriak direla erakutsi nahi da. Kongresua zein ekitaldiak Madrileko Kongresuen Jauregian izango dira.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba