El Chivato

Joxemari Carrerek Kanariar Irletan bere ipuinak kontatuko ditu

Datorren asteran hilaren 11tik 15era Joxemari Carrere ipuinkontalariak Kanariar Irletako Gran Kanaria Uhartean ipuin emanaldi sorta bat eskainiko du bertako hainbat herritan. Emanaldiak haur zein helduentzat izango dira. Helduentzat «Kontu kontari, hori bai bizitzea» eta «Izena duen guztia da» ipuin ikuskariak eskainiko ditu. Horrez gain hilaren 13an, asteazkena hitzaldi bat eskainiko du Las palmaseko Liburutegi Nagusian «Identidad y narración oral» izenburuarekin. «Kontu kontari hori bai bizitzea» ipuinak kontatzearen gaineko ikuskaria dugu. Ikuspegi ironiko batetik abiatuta ikuslea konbentzitu nahi da ipuin kontatzea lanik ez egiteko modurik onena dela, horretarako hainbat ipuin eskainiz nahi duen ikusleak ofizioan hasi nahi izanez gero nondik heldu izan dezan.
«Izena duen guztia da» euskal tradiziotik hartutako ipuinekin osatuta dagoen ikuskaria da. Mundua sortze beretik euskaldunen lurraldean gordetako ipuinekin tradizioan gordetako irauditegi majikoa azaldu nahi da, bi garaiak bereiriz; alde batetik bizidun guztiek hitz egiten zuten garaiak eta hori galduta, geroago bestelako fantastika garatu zenekoa.
«Identidad y narración oral» hitzaldian aztertuko da nola eredu narratiboak zerikusi handia izan duten tokian tokiko garapen identitario eta kulturalarekin, gaur egun kontalaritzan ematen ari diren joera uniformatzaileen aurrean, belaunalditan garatutako eredu narratibo horien ezagutza aldarrikatuz. Ipuinak kontatzerakoan horiek kontuan hartzea leku bakoitzeko kontaketaren tradizioaren eguneratzea ezinbestekoa dela defendatuko da, homogenizazioaren kontrako botika onena baita.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba