Festivales

Kaldearte-kale antzerki lehen jaialdia Gasteizen

Hiriko erdialdea musika, dantza eta antzerki ikuskizun ezberdinen eskaintzaz betetzeko xedez eta udako egitarauaren atari gisa, Gasteizko udaleko kultura sailak KALDeARTE izeneko ekimen berri bati hasiera emango dio ekainaren 9, 10 eta 11 bitartean. Goizetik hasi eta gaua sartu bitartean, Andra Mari Zuria, Arka eta Espainia Plazak munduko zenbait txokotatik heldutako artisten lanak ezagutzeko parada bilakatuko dira bertan, eskultura egileetatik hasi eta trapezista, malabare maisu, zirko, dantza zein barrea zabaltzeko gogoz heldutako artistak izango baitira. KALDeARTE, Frantziatik heldutako Trase Express konpainiaren Maudits Sonnants ikuskizun handiarekin abiatuko da. Lurretik hogeitaka metrotara antzeztutako kanpai kontzertu hau, antzinako musika kutxa bailitzan, garabi erraldoi batetik zintzilikatuta dauden artistek osa-tzen duten mugimendu, dantza eta musikaz osatzen da, ikuskizun bisual eta erakargarria proposatuz.
Baina hasierako ikuskizun erraldoi hau hasi orduko, hots ekainaren 5etik abiatuta, Montse Cuesta eta Sergi Ramírezek 30 tonako are kopurua erabiliko dute arezko eskultura handi bezain ikusgarriak sortzeko. Komikotasuna nagusi duten ikuskizunak ere tartekatuko dira hiru egun hauetan, Trapu Zaharrak taldeak kasu umore beltz eta gordina darabil eszenaratuko dituen bi ikuskizunetan TetraRip, el último envase eta El pisito. Dantza akrobatikoak ere izango dira ikuslegoaren gozamenerako Bencha eta Acrobatasen eskutik, zirko kutsua berriz La Bandak taularatuko duen ikuskizun dibertigarrian aurkitu al izango da baita Tras la Escobaren klown lanean ere, Flexus aldiz kalez kale arituko da, despistatuta dauden ikusleak jaira hurbiltzeko asmoz.
Pati-Free izenez ezaguna den antzerki barietate sorta ere izango da KALDeARTEn. Akrobata eta malabare adituak diren Leaping Loonies, Insoportés eta Fedding the Fish, eta barre algarak sortaraziko dituzten El Niño Costrini bihurria eta Lorgnette el Judas hurrenez hurren. Aipatutako ikuskizun guzti hauetaz gain Arabako hiriburuko kaleetan zehar Djamboree, Zilipurdi, Arabako Samba Elkartea eta Mac Jeara´s Band lan eta lan ibiliko dira bere musika eta dantzekin giroa animatu nahian.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba