Kanpanolue: Gabonak berbena giroan
Gabonetan 15 emanaldi berri eskeiniko ditu Kanpanoluek Euskal Herriko 35 herritan ibili ondoren. Haur eta familiarentzako antzerki musikala da Kanpanolue. Dantza eta antzerkia biltzen ditu erritmo eta ohitura desberdinak tartekatuz. 60. hamarkadako doinuak eta erritmoak gogora dakartzan ikuskizun honek herriko plazetan egiten ziren erromerietako dantzarako zaletasuna berreskuratu nahi du. Kanpanolue deituriko orkestra ospetsua herrira bueltatu da umeei eta familia osoari kontzertu bat eskaintzeko asmoarekin. 60. hamarkadako musika talde honek ospea eskuratu du urteetan zehar munduko herrialde desberdinetan eskainitako ikuskizunetan eta jarraitzaile edo ‘Kanpanolu zale’ ugari egin ditu. Saio berri bakoitzarekin ospea handitu eta, bide batez, errekor bat lortu nahi dute: milioika zale egin ondoren 25 milioi ‘Kanpanolu zale’ lortu. ”Kanpanolu zale” izateko martxosoa izan behar da; jokorako zein dantzarako trebetasuna erakutsiz pegatina bat lortu ahalko da. Horrela, munduan gero eta ‘Kanpanolu zale’ gehiago daudela frogatuko da eta errekorra lortzeko asmoa ere gauzatu egingo da.
Abenduaren 15ean. Laudioko Lamuza-Granja polikiroldegian. 10:30etan
Abenduaren 17an. Bilboko areatzan. 18:00etan.
Abenduaren 18an: Aguraingo polikiroldegian. 10:30etan.
Abenduaren 19an. Laudioko Lamuza-Granja polikiroldegian. 10:30etan.
Abenduaren 20an. Oiongo polikiroldegian. 10:30etan.
Abendauren 22an: Askartza-Isusi ikastetxean. 11:30etan
Abendauren 23an. Berangon. 19:00etan
Abenduaren 24ean. Donostian. Olentzero festan 16:30etan.
Abenduaren 29an. Gasteizko Mendizorroza polikiroldegian. 19:00etan.
Abenduaren 30ean. Zaratamoko Eleixalde auzoan. 18:00etan
Urtarrilaren 4ean. Ortuellako gabonetako parkean 18:30etan.
Urtarrilaren 5ean: Mungian. 18:00etan.