Estrenos

Karlik eta Javier Leonik ‘Niña Frida’ estreinatuko dute Kultur Leioan

Larunbat honetan, abenduak 1, Karlik dantza konpainiak eta Javier Leoni Produccionesek elkarrekin ekoiztutako «Niña Frida» dantza-antzerki ikuskizun familiarra estreinatuko dute Kultur Leioan. Rosa Díaz eta Cristina D. Silveirak zuzenduriko ikuskizunak Frida Kalhoren mundua gogora ekartzen du. Emakume heldu batek, Frida Kahlok, zuri dagoen mihisearen aurrean bere bizitzako iragandako uneak gogoratuko ditu… Mundura etorri zenekoa, sei urte zituela izan zuen gaixotasuna, aitak zuri-beltzeko argazkiak koloreztatzen irakasteko izan zuen pazientzia.
Gogoratzen ditu… izan ez zituen lagunak, umetako etsipenak, beti jendez inguratuta egon arren hazten zihoala bizi izan zuen bakardadea. “Ametsezko lagunarekin” egindako jolasak. 18 urte zituela izan zuen istripu ikaragarria… Baina, horretatik guztitik, bera bizitzeko gogo itzelekin geratzen da, aurrera etengabe egiteko asmoarekin, eta, batez ere, egunetik egunera bere burua gainditzeko nahiarekin, saminari bere eskuko hatzetatik ihes egiten utzi eta edertasun bihurtuz…


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba