Estrenos

Kukai Dantza Konpainiak ‘Sorgiñeta’ balletaren bertsio berria plazaratuko du

Jose Olaizolak 1950. urtean sortu zuen ‘Sorgiñeta’ ballet suite-koralaren bertsio berria osatu du Kukai Dantza Konpainiak, eta urtarrilaren 22tik 27ra bitartean emango du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Andra Mari abesbatzarekin batera, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean.

Olaizolaren balleta bederatzi dantzarik jokatuko dute, Jon Mayaren koreografia eta Mireia Gabilondoren zuzendaritza eszenikoarekin. Olaizolaren balletaren kontakizuna Sorgiñetako lurraldean kokatzen da. Bertako erregina, Sorgin Anderea, triste dago eta herritarrek erreginaren omenezko jaiak antolatu dituzte. Tartean erreginaren eskua lortzeko lehia antolatu dute. Balleta maitasun historia, lehia eta ospakizunaren artean kokatzen da, Jose Olaizolak sortutako konakizunaren arabera.

Kukai konpainiak ballet horren bertsioa osatu du, eta urtarrilaren 22a eta 27a artean aurkeztuko du.

 

EMANALDIAK

Urtarrilaren 22a: Donostian, Kursaal jauregian

Urtarrilaren 23a: Bilbao, Euskalduna Jauregia

Urtarrilaren 25: Donostia, Kursaal Jauregia

Urtarrilaren 26a: Gasteiz, Printzipal Jauregia

Urtarrilaren 27a: Iruñea, Baluarte

 

FITXA ARTISTIKOA:

Koreografia: Jon Maya

Eszena zuzendaria: Mireia Gabilondo

Dantzariak: Vivien Ingrams, Jon Maya, Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Urko Mitxelena eta Nagore Indakoetxea

Argi diseinua: Xabier Lozano

Jantzien diseinua: Ana Turrillas

 


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba