El Chivato

Kultur Leioak Haur Antzerki Erakustaldia antolatu du Gabonetarako

Kultur Leioak Haur Antzerki Erakustaldia lelopean programazio berezia antolatu du abenduaren 26tik 30era bitartean, guztira bost antzezlan aurkeztuko direlarik. Txalo eta Hankatxok ekoiztutako Pizti domatzailearekin hasiko da. Lan honen protagonistak, Eider neskatxak gaueko mamuei beldur izugarria izan arren batzutan inkontzienteki eta bestetan zorroztasunez jokatuta aurre egingo die azkenean. 27an Glu-gluren Txanogorritxu izango da eta hurrengo egunean Agerre Teatroa eta Mi Cabeza que Habla taldeek Haur kabareta taularatuko dute, non zuzeneko musika pepinofonikoarekin jolastuz, ikusle guztiek izango dute aukera maisu handi bihurtzeko.
‘Zapataria eta iratxoak’, ‘Barbantxo’ eta ‘Urretxindorra’ ipuin klasikoek osatzen duten Titirikontu Kontari, Gorakada taldearen eskutik helduko da abenduaren 29an Kultur Leioako eszenatokira, non hurrengo egunean eta Haur Antzerki Erakustaldiari amaiera emanez, Markeliñe taldearen Kartoibiraka antzezlan saritua izango den. Zornotzarren antzezlan honetan, biltegi batean lanean dabiltzan hiru beharginek kaxak kamioian sartzeko agindua bete beharrean jolasean hasiko dira han-hemenka bidaian dabiltzala amestuz, trenean, gamelu gainean edota itsasoan zehar. Biltegi horretan topatuko dituzten elementu apurrekin nahikoa izango dute mundu ezezagun eta bitxi horietara hurreratzeko. Irudimena lagun izanik berdin izango zaie beraien inguruan gertatzen den guztia, une batez ametsen gozotasunean biziko baitira.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba