Festivales

Kultur Maratila Leioan hurrengo asteburuan

Artedrama eta Kultur Leioak elkarlanean sortutako aste kulturala otsailaren 28tik martxoaren 3a artean gauzatuko da Leioako Auditoriumean eta Ambiguan, iragarritako ekitaldientan antzerkia, dantza, bertsoa, musika eta performantzea uztartu eta plazaratzea helburu duelarik.

Kultur Leioan izandako prentsaurrekoan aurtengo ta Leioan egingo den Kultur Maratila ezagutzera eman zen. Bertan, Jon Lazkano Leioako Kultur Zinegotzia eta Kultur Leioako zuzendaria den Ana Lopez izan ziren, eta berarekin batera Igor de Quadra (Horman Poster Kolektiboa), Mikel Martinez (Tartean) eta Ander Lipus (Artedrama).

Jon Lazkanok esan bezala, Kultur Maratila hau «leku ezinhobea da euskera eta kulturaren inguruan publikoa, hedabideak, profesionalak eta abar elkartzeko eta bertan partehartzeko». Ander Lipusek ere Kultur Maratil honen «apostua zigilu berezi bat jartzeko helburua duela» nabarmendu du, «programazio ausart batekin eta disziplina anitzetik datozen ikuskizunak programatuz».

Igor de Quadra oso pozik agertu da euskera eta kultura uztartzen dituen jai honetan partehartzeko aukera izateagatik, «guretzat oso polita izango da hemen egotea eta gure obra euskeraz eskeini ahal izatea lehenengo aldiz». Azkenik, Mikel Martinez, Leioan bereziki esfortzu hau egiteko garrantzia goraipatu du eta beraiek Kultur Maratilari bukaera emateko erantzunkizuna dutenez, «programazioaren maila haundia ikusita, are eta esfortzu gehiago egin beharko dugu jaiari bukaera ezinhobea emateko».

Programa

Otsailak 28
‘Iragan perfektua’. Horman Poster Kolektiboa (Antzerkia. Estreinaldia)
«Iragan perfektua» zuri-beltzean egindako memoriaren eragiketa da. Gure bizitza markatu eta aldi berean ezezagun zaigun 70. hamarkadab zeharreko ibilbidea: nolakoak izan ziren haurtzaroko beste urte horiek, urte biolento, inkonziente horiek?

Martxoak 1
‘Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?’. Metrokoadroka Kolektiboa (Antzerkia. Aurrestreinaldia)
Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea moskortzen, dantzatzen, ahotsa kantu batean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.

‘Bi arreba’. Xabier Lizaso & Andoni Egaña (Musika/Bertsoak)
Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur- modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute.

Martxoak 2
‘Biutz’. Rouge Eléa. (Antzerkia/Zirkoa/Bideoa)
Zirkua, musika eta bideoa uztartzen eta tartekatzen dira ikusentzunezko bidaia honetan, bestea mugaren bestaldetik galdetzetik jaio dena eta adierazpen artistiko desberdinak erakusten dituena oholtzan: hitzen eta tresnen soinua; bizitzaren uneak diren irudiak, euskarri harrigarrien gainean proiektatuta; airea zeharkatzen duten akrobaziak eta sustraiak dantzan. Gizakiak hurkoari inposatzen dizkion mugen gainetik hegan egiteko gogoz bete dute maleta lau artista hauek.

Martxoak 2
Anari (Musika)
Kritika eta publikoak txalotu egin du bere lana eta egungo Euskal rock musikagintzaren panoraman, ahots berezienetako bat bezala nabarmentzen da.

Martxoak 3
‘Lingua Nabajorum (euskeraren historio txoroa)’. Tartean Teatroa/Ez dok hiru bikoteatroa (Antzerkia)
Euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Egileen arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskera. Gatazka bakoitzari euskeraren aldaketa bat dagokio. Hortaz, euskeraren garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba