El Chivato

Lakrikun taldeak Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketen Saria jasoko du

XXII. Euskal Antzerki Topaketak amaitu eta botu guztiak zenbatu ondoren, ikuslegoak egokitu ohi duen Sari Berezia herriko taldearen esku geldituko da: Lakrikun Taldea hain zuzen ere. Hauek, beren “Greban gaude” izeneko antzezlanagatik 600,00 €ko diru-saria jasoko dute. Aurtengoan, ikuslegoaren eritziz, ikusgai izan diren antzezlan guztien artean, saritua izango dena, herriko taldea izango da: LAKRIKUN TALDEA hain zuzen ere. Hauek, beren “GREBAN GAUDE” izeneko antzezlanagatik 600,00.-Euroko diru-saria jasoko dute. Saria datorren Abenduak 21, asteartea, eguardiko 12,00tan, Udal Areto Nagusian banatuko da. Sari emailea Aitor Gorrotxategi Udal Kultura Zinegotzia izango da.
XXII. edizio honen balorapena egiterakoan esan, antolatzaileak oso gustora daudela Soreasu Antzokiak topaketa hauetan jasan dituen betekadekin, hau da, herritarrek izan duten erantzun onarekin. Aurtengo eskeintza oso zabala izan da: Talde amateur nahiz profesionalak, antzezlan dibertigarri eta serioak,…Merkatuan dagoen onena ikusteko aukera izan dugu.
Ikuslegoak hautatutako Sari Bereziaren inguruan, aipatu, ironia handiz eta tonu umoretsuz taularatutako, hiru emakumezkoren pentsakera ezberdinak izan direla bertaratutako jende gehiengoaren gustoko.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba