Festivales

Lau ikuskizun izango dira Hendaiako 21. Txotxongilo Egunak jaialdian

Ohikoa denez, azaroarekin batera, Txotxongilo Egunak jaialdia burutuko da Hendaiako Les Varietes Aretoan eta Mediatekan eta aurten lau konpainiaren beste hainbeste ikuskizun tartekatuko dira egitarauan. Kulturaren alde lan egiten duen Akelarre elkarteak antolatutako ekimena azaroaren 21ean hasi eta 26an amaituko da, tartean El Tenderete, Gorakada, Elirale eta Txotxongilo taldeen ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dela.

Bederatzi izango dira 21. Txotxongilo Egunak egitasmoan tartekatuko diren agerraldiak, guztiak euskaraz izango direla. Ekitaldi gehienak, zazpi guztira, eskolako haurrei espresuki zuzendurik daude, saio hauetan 1130 ikasle eta 110 laguntzaile bilduko direla. Gainontzeko biak, ikusle orori irekiak izango dira.

Lehen agerraldian, azaroaren 21ekoan hain zuzen, El Tenderete taldeak Hamaika gatazka deituriko lana eskainiko die adin guztietako ikusleei. Agerdaldiko protagonistak, Puño eta Letra menturazaleko bikotea hain zuzen, latorrizko lata banan bizi dira. Behin baten Zinegotzi maltzurrak tokia aurkitzen du, kanporatzen ditu eta bere merkatal inperioa ezarriko du. Estratak eta bidexketako itzalen laguntzarekin, Zinegotzi maltzurrari aurre egingo diote, baina publikoren laguntza ezin bestekoa izango dute behin betikoz botatzeko.

Gorakada taldearen Cyrano antzezlana lehen mailako ikasleak soilik ikusi ahal izango dute. 22an eta 23an taularatuko den obra honetan Cyranoren ezinezko maitasun istorioa islatzen da. Gorputzaren eta arimaren huts-beteez mintzo da. Itsusi eta sentibera, eder eta ergel… sentitzeaz. Istorio poetiko honek askatasun aldarria ere egiten du, handi eta txikien bihotzak hunkituz.

Hirugarren saioa Elirale konpainiak burutuko du 24an eta ikuslego guztiari irekia izango den saio horretan Lodrikoko pieza eszenaratuko da. Hitzak, dantza eta musika uztartuz gauzatzen da pieza hau liburua ireki eta bizitza hasten denean abiatzen dela ikuskizuna. Orrialdeak itzultzen dira… gorputzaren, dantzaren eta haurtzaroko espazioak mugitzen dira. Hitzen erritmoa segituz, Lodrikoko liburuan tartekatutako testuaren musikaltasunak gorputza dantzarazten du. Liburu-CD horretan 12 poema eta haur-kantu biltzen dira.

Txotxongilo konpainiak 25ean eta 26an ama eskolako haurrentzat eszenaratuko duen Erreka Mari obrarekin amaituko dira ekitaldiak. Agerraldia euskal mitologiaren pertsonai bati lotua dago, Lamiari alegia. Desberdina izateagatik Erreka Marik zituen zailtasunak kontatzen dira pieza honetan, umore eta eztitasunekin. Istorio ezagun honetan haurrek ongi ulertzen duten gai bat aipatzen da, amodioa eta besteen errespetua hain zuzen.

 

 

 


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba