Festivales

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera

Antolatzaileek XXVI. Euskal Zine eta Bideo Bileraren balorazio positiboa egin behar dute. Bai aurkeztu diren lanak asko izen direlako, lanok erakutsi duten maila teknikoa ona izan delako eta baita ere ikusleen aldetik izan dugun harrera ezin hobea izan duela aurtengo edizioak. 33 izan dira lehiaketan parte hartu duten lanak eta 3 sarietara aurkeztu ez direnak, azken urteotan izan dugun kopururik handienetakoa. Maila, gorago esan dugun legez, teknika aldetik ona eta edukien aldetik ere ikuslegoaren nahiak asetzeko adinakoa.

Bestalde, ikusleen aldetik aurtengo edizioak harrera ezin hobea izan du. Egin diren lau emanaldietan Ikusgarri zine aretoa eta kultur etxeko aretoa jendez beteta izan dira eta. Jendea, berriz, adin guztietakoa eta herritik eta kanpotik etorritakoa, beti ere euskaraz egiten den ikusentzunezko produkzioa ikusteko eta gozatzeko prest egon dena eta entzun ditugun iritziak entzunda gustura gelditu dena.

Euskal Zine eta Bideo Bileraren azken ekitaldira, parte hartzaileez gain, epai mahaiko kide izan diren Mirentxu Purroy eta Juanba Berasategi etorri dira, Antton Ezeizak Gijongo zine jaialdian zuen konpromezu batengatik etorri gabe gelditu delarik. Hauetaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko euskara ardura den Gotzon Lobera, Euskalteleko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, José Julián Bakedano, Bilboko Arte ederretakoa, Lekeitioko Alkatea, José Mari Casaliz eta Lekeitioko Kultur Zinegotzia, Mikel Eiguren.Honek dira saritutako lanak:

Amateur sailean

Dokumental edo erreportai arloan

2. saria Pello Larrañaga Bastidaren Kandido Beristain-i

1. saria Juan Miguel Gutiérrezen Urbeltzak: Orosia-ri

Argumentuzko arloan

2. saria Iñigo López Castañedaren III-ri

1. saria Iñaki Andonegiren Hordago-ri

Sormenezko arloan

2. saria Aritz Merinoren Dollars-i

1. saria Fernando Torrecillaren Astelehena-ri

Profesional sailean

Dokumental edo erreportai arloan

2. saria Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Erizen Egunkaria Aurrera-ri

1. saria Mikel Mendizabalen Gau iluna-ri

Argumentuzko arloan

2. saria hutsik gelditzen da

1. saria Aitzol Aramaioren Terminal-i

Sormenezko arloan

2. saria hutsik gelditzen da

1. saria Karlos Eriz eta Xabier Iñarrairaegiren Gero bat gaurdanik-i

Azkenik, XXVI. Euskal Zine eta Bideo Bilerako sari berezia

Aitzol Aramaioren Terminal-i ematea erabaki dabe epaimahaikoek.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba