Festivales

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak bere XVII. edizioa burutuko du uztailaren 7tik 9ra bitartean eta aurtengo egitarauan zortzi konpainien ikuskizunak tartekatuko dira, gerturatzen den ikuslegoari hamabi saio eskainiz guztira. Euskal Herriko eta Kataluniako taldeak nagusi izango badira ere aurtengo egitarauan, antolatzaileek Gaztela eta Leongo eta Txileko konpainia bana gonbidatu dituzte, Cal y Canto eta Txileko La Gran Reyneta hurrenez hurren, azken honek Royal de Luxe konpainia mitikoak sortutako Roman photo ikuskizun arrakastatsua eskainiko duelarik. Gainera, aurreko zenbait edizioetako asmoei eutsiz, jaialdiak antzezle bilakatzeko aukera emango die herritarrei, antolatzaileek eta Hortzmuga taldeak bereziki jaialdirako ekoiztutako Antzar jokua ikuskizuna antzeztuko baitute herriko kaleetan barrena.
Eidaberen Kanpanolue lanarekin abiatuko da egitaraua, 60ko hamarkadako zein gaur eguneko doinu eta erritmoak uztartuz, ume, gazte zein nagusi dantzan jartzeko asmoa erakutsiz. Agerraldiko protagonista 60. hamarkadan ospetsua egin zen Kanpanolue orkestra da, zeinek 25 milioi zale egin eta errekorra eskuratzeko asmoa duen. Musikaz gain, estropadak, soka-tira edo San Ferminetako entzierroak irudikatzen dituzten jolasak ere tartekatuko dira agerraldian zehar.

Informazio guztia ARTEZ Aldizkarian


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba