JOSEP MARIA MIRÓ
(Prats de Lluçanès, 1977)
Bartzelonako Antzerki Institutuan dramaturgian lizentziatua eta kazetaritzan UAB-en. Besteak beste ondorengo antzezlanen egilea da: El Principi d’Arquimedes (2011) –XXXVI Born Saria. Sala Beckett/Festival Grec 2012–, Gang Bang (Obert fins a l’hora de l’Àngelus) (2011), La dona que perdia tots els avions (2009) –XXXIV Born Saria–, Una història explicada del revés, o no (2009), La dona i el debutant (2008) –Teatre Principal Saria. Palmako Teatre Principal–, La gran nit de Lurdes G. (2008) –Cristina Clementerekin idatzia. I Premi Lluís Solà–, Quan encara no sabíem res (Poema dramàtic per a sis veus urbanes i un músic) –Stückmarkt finalista eta Crèdit Andorra Saria–, 360″ (2006) –XX Marqués de Bradomín Saria–, Les dones de Caín (2005) –Ramon Vinyes Saria– eta 5 contes diferents (2011), Com si entrès en una pàtria (2010), Cocaïna, absenta, pastilles de valda i cafè amb llet (2010), Captius (2009) eta El dia que vaig conèixer Harold Pinter (2009) dramaturgiena besteak beste. Berak idatzitako testuak zuzendu ditu eta La voix humaine opera (J. Cocteauren testua eta F. Poulenc-en musika) eta Marc Artigaurekin batera M3, Eva i Adam: el darrer gènesi y Litúrgia E/XXI sorkuntzak. 2005 eta 2010 artean Xavier Albertírekin zuzendari laguntzaile ibili da baita Xavier Pujolràs, Pere Riera, Toni Casares eta Germana Civera koreografoarekin ere. Kazetari, telebistako gidoigile eta irakasle ere izan da.