Azken lerroko mutila

10,00 IVA incluido

Testua: Juan Mayorga
Itzulpena: Fito Rodriguez

Azken lerroko mutila antzezpenean elkartzen dira nire bi pasio, heziketa eta literatura. Eta Juan Mayorgarekin hitz egin dudanean ere bi gai horiek izan ditugu hizpide. Hezkuntza eta hizkuntza. Eta itzulpena. Eta politika… antzerkirako bere testuak, hark hala baitio, politikoak direlako. Etengabe idazten eta berridazten ari delako, bertsio ezberdinak berregokitu nahian «garai honek ekarri duen esperientzien galerari aurre egiteko» dioenez, publikoarekin batera bizitzaren balizko eredu eta egoera ezberdinak batzarretan birpentsatu ahal izateko. Literatura dramatikoak, batik bat, egiletza kolektiboa behar baitu. Teatroak erro politikoak baititu.

Sin existencias

Avísame cuando esté disponible

DESCUENTO PARA SUSCRIPTORES.
Introduce tus datos de acceso AQUÍ
Categoría: Etiqueta:

JUAN MAYORGA
(Madrid, 1965)

Filosofia eta Matematikan lizentziatua, espainiako dramaturgo garaikiderik antzeztuenetakoa da. RESAD-en (Real Escuela Superior de Arte Dramático) dramaturgia eta filosofia irakaslea da eta «Memoria y pensamiento en el teatro contemporáneo» seminarioaren zuzendaria CSIC-eko (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) Filosofia Institutuan. 2011an La Loca de la Casa antzerki konpainia sortu eta 2012an berak idatzitako La lengua a pedazos antzezlana taularatu zuen. Asko dira idatzi dituen antzerki testuak, besteak beste: Cartas de amor a Stalin, Animales nocturnos, La paz perpetua, El traductor de Blumemberg edo Azken lerroko mutila. Azken hau François Ozonek zinemara eraman zuen, Dans la maison tituluarekin eta 2012ko Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Mazkorra jaso zuen. Asko dira baita ere jaso dituen sariak: Antzerki Sari Nazionala (2007), Valle-Inclán Saria (2009), egile onenaren Max Saria (2006, 2008 eta 2009) eta egokitzapen onenaren Max Saria (2008 eta 2013) besteak beste.

Peso 0,25 kg
Dimensiones 13 × 21 cm
ISBN

978-84-940921-7-6

Páginas

106

También te recomendamos…

Botón volver arriba