Autora: Catherine Zambon
Traducción: Txomin Heguy
Catherine Zambon-ek elkarretaratze bat kondatzen digu, tolerantzia eta onarpenaren bideetan sarrazteko asmoz. Bi haur bekoz beko, Mattin, hitzak nahasten eta asmaten dituen mutikoa, eta Baba, hitzik gabeko neskatila. Itxura guzien arabera, topaketa gertagaitza dirudi hain bide desberdinetan dauden bi haur horien artekoa; baina oztopo guziak gaindituz, harremanetan sartuko dira eta biziko balio premiatsuak transmitituko dizkigute. Bata bestearen zerbitzuko emanez bakotxak dituen ahultasun eta berezitasunak, haur bakotxak bere izaera aldatuko du.