Barneko oldar basatia

11,00 IVA incluido

PREMI BORN DE TEATRE 2012

Testua: Raúl Dans
Itzulpena: Iñaki Ziarrusta

Lan honetan intriga eta suspensea nagusi diren atmosfera ezberdinak aurkezten dira pertsonaien konplexotasun, egoera eta hizkuntzaren bizitasunari esker. Ondo sortutako misterioan bilduta. Anbizio handiko obra bat da; hizkuntaren artikulazioari literatura dario. Obra honetan hizkuntza literaturaren menpe ageri da, erreferente kultural ezberdinen sortzaile gisa. Argi defendatzen da baita ere literatura artea dela, hitzaren edertasunaren sortzailea.

DESCUENTO PARA SUSCRIPTORES.
Introduce tus datos de acceso AQUÍ
Categoría: Etiquetas: ,

RAÚL DANS
(A Coruña, 1964)

Antzerki autorea, zine eta telebistako gidoigile eta bikoizketa aktorea da. A Coruñako Compañía Luis Seoane talde historikoan hasi zuen aktore ibilbidea. Galegoz bikoizten hasi zen taldeko fundatzaileetako bat da eta 1985etik gaur arte horretan darrai. 1993an bere lehen antzerki testua idatzi zuen Matalobos (Rafael Dieste saria jaso zuen) eta urrengo urtean Lugar tesuarekin Álvaro Cunquerio saria irabazi zuen; testu hau Centro Dramático Gallego-k taularatu zuen 2000. urtean. Sasoi horretan Galiziako telebistarako zenbait telesailetan gidoigile aritu zen. A miña sogra e mais eu, Pratos combinados, A vida por diante, Terra de Miranda, baita Fragmentos eta Ás portas do paraíso laburmetraien gidoiak sortu ere. 2008an Dansen antzerki testu labur guztiak biltzen dituen liburua argitaratu zen Nun mundo hostil eta baita Nachtmahr antzerki testua ere. 2010ean Álvaro Cunqueiro saria irabazi zuen berriz Chegamos despois a unha terra gris obrarekin. Barneko oldar basatia-rekin Premi Born de Teatre irabazi zuen bigarrenez 2012an, 1997an irabazi baitzuen aurrenekoz Derrota lanarekin.

Peso 0,3 kg
Dimensiones 13 × 21 cm
ISBN

978-84-940921-9-0

Páginas

144

También te recomendamos…

Botón volver arriba