Heroien gaua / Amodioaren ziega

9,00 IVA incluido

Autor: Xavier Mendiguren
Prólogo: Aizpea Goenaga

Gaurkotasunari atzaparra botatzen dio, inolako beldurrik gabe. Gaur egun egoera politiko eta sozial konkretu batean bizi diren pertsonaiak marrazten ditu. Harrapatuta dauden pertsonaiak dira. Egoerak harrapatutakoak, eta baita beren psikologiak hartara lerratuak. Beren egoera eta baldintzetatik ihes egin ezinik, bizi izateko borrokan murgilduta daudenak. Heroien gaua eta Amodiozko ziega egoera politiko baten itzalean kokatzen dira. Lehenengoa, bizitzari buruzko hausnarketa bat da, bikoteen arteko harremanen higadurak eta belaunaldien arteko borrokak isladatuz. Amodioaren ziega berriz, gartzelako vis a vis-eko gela batean jartzen ditu pertsonaiak, halabearrez, etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.

Sin existencias

Avísame cuando esté disponible

DESCUENTO PARA SUSCRIPTORES.
Introduce tus datos de acceso AQUÍ
Categoría: Etiqueta:

XAVIER MENDIGUREN
(Beasain, 1964)

Filologoa ikasketaz eta editorea lanbidez. Obra zabala osatu du, genero ugaritan; besteak beste, gazteentzako kontakizunak idatzi ditu: ‘Harrika’, ‘Patakon’, ‘Irakasle alu bat’, ‘Obsexuen kluba’, ‘Kanibalaren kaiola’, ‘Txakurraren alaba’; helduentzako ipuin bildumak: ‘Hamalau’, ‘Errautsen distira’, ‘16 ipuin amodiozko’; eleberriak: ‘Bekatuaren itzala’, ‘Berriro igo nauzu’, ‘Gure barrioa 1975’, ‘Uda betiko balitz’; autobiografia eta saiakeraren arteko lanak: ‘Nerabearen biluzia’, ‘Errekarteko koadernoa’, ‘Arbelaren gainean’. Antzerkiaren arloan, ‘Kanpotarrak maisu’ eta ‘Kultur ministrariak ez digu errukirik’ izan zituen estreinako lanak; ‘Ankerki’ liburuan bildu zituen antzerki esperimentalak (‘Publikoari gorroto’, ‘Zabortegia’, ‘Hiru jolas gaizto’, ‘Horren maite zaitut’); kutsu herrikoiaz egin zuen ‘Pernando, bizirik hago oraindio’, eta asmo sozialago batekin azkenekoak: ‘Garai(a) da Euskadi’, ‘Hilerri itxia’, ‘Telesforo ez da Bogart’, edo honako biak.

Peso 0,12 kg
Dimensiones 13 × 21 cm
ISBN

84-933607-2-4

También te recomendamos…

Botón volver arriba