En cartel

Maritzuli konpainiaren ‘Aurrez aurre’ Baigorrin aurkeztuko da

Baigorriko Herriak eta Baxe Nafarroako Herri Antzokiak Maritzuli konpaniaren egonaldia antolatu dute azaroaren 12tik 14era Plaza Xoko gelan. Bi egunez, Aurrez Aurre ikusgarri berria landu dute 20 dantzariek eta Claude Iruretagoienak. Aurkezpen bat eskainia zauze abendoaren 13an, aratseko 9etan Plaza Xoko gelan, jasta dezazuen sorkuntza hunen zaborea  ! Claude Iruretagoienak bere ikerketak segitzen ditu : ohizko dantza, jantziak, jauziak… beste giroeri nahastera gustatzen zaio. Konpainiko 20 dantzariekin, ikusgarri koloretsu eta miresgarri berri bat prestatzen digu… Aintzineko ikusgarrietaz orroit…« Xirula Mirula »… « Ixtorio Misterio »… « Ingura mingura »… « Côté Cour… Côté Jardin »… « Kutx ala Pil »… besteak beste !
Sorkuntza berri honek helburu pedagogikoa dauka eta Euskal Herriko ohiko dantzaren zonbait alderdi agerian utzi nahi ditu. Konpainiak daraman lanaren berri emanen du ere pizkunde garaiko italiar dantzaren eta euskal dantzaren arteko konparaketan oinarrituz.
« Les divers répertoires mobilisés permettent ici de confronter et de décliner ces défis de manière à dégager la danse basque et ce spectacle de leur caractère « folklorique », permettant de donner une autre image de ce patrimoine culturel d’importance ». Claude Iruretagoyena


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba