Estrenos

Metrokoadroka estrena ‘Zertarako hegoak’ en Renteria

Metrokoadroka Sormen Laborategiak estrena hoy (12 de abril, a las 20.00 horas) en Niessen kulturgunean de Renteria su última creación ‘Zertarako hegoak’, una pieza que nace de una situación absurda. Esta comedia poética que reúne en el escenario a los intérpretes Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega, Joseba Roldan se presenta en el marco de actividades del décimo aniversario del diario Berria.

‘Poza’ estreinatu ostean, bigarren sorkuntza bat ekarriko du plazara Metrokoadroka Sormen Laborategiak ‘Zertarako hegoak’ izenburuarekin. Apirilaren 12an Oreretako Niessenen estreinatuko den antzezlana Berria egunkariaren ekimenez sortutako proiektua da.

‘Zertarako hegoak’ antzezlanean bost aktore igoko dira oholtzara: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iñigo Ortega, Iraia Elias eta Joseba Roldan. Ohi duten legez, talde lanean sortutako lana eta kolektiboko hainbat lagun bildu dira laguntzen, azpiegiturako lanak egiten, kanpoko begiradatik parte hartzen. Errenteriako Udala ere izan dute lagun prozesuan, azpiegitura kontuak errazten.

Egoera absurdu batetik abiatzen da ‘Zertarako hegoak’ antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak. Adibidez: zer egin daiteke hegan egiteko balio ez duten hegoekin? Pertsona normal orok duen ‘boterea’z mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz.

Antzezlaneko pertsonaietako batek manifestazioak eramango lituzke elizetara, koro lehiaketetara, antzokietara. Donostian Egunkariaren alde egindako manifestazioa gogoan, pertsona bakoitzaren ekarpenari egindako omenaldi poetiko eta umoretsua duzue hauxe. Batzuetan ‘ni’ izan arren, beste batzuetan ‘gu’ izateko dugun beharraz mintzo den lana.

Oholtzara igoko den boskotea elkarrekin aritu zen Ean, ‘Munduan beste’ izeneko proiektuan. Oraingo honetan espazio hutsa eta aktore-koroa lehenetsiko dituen dramaturgia bat ibiliko dute, gutasunari buruz mintzo den komedia poetiko honetan.

Fitxa artistikoa:
Ekimena: Berria egunkariarena, 10. urteurreraren ospakizuna.
Aktoreak: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega, Joseba Roldan.
Testua: Oier Guillan eta aktore taldea.
Zuzendaritza artistikoa: Jabi Barandiaran, Dejabu Panpin Laborategia, Metrokoadroka.
Jantziak: Idoia Beratarbide eta Maria de Bernardo (Marodi sorkuntzak).
Argiak: Ander Fernandez eta Jabi Barandiaran.
Musika: Ander Fernandez.
Musikan laguntzaile: Jurdana Otxoa, Mikel Ugarte, Baxerri, Odei Astibia, Igor Carballo, Leji, Baxerri, Nagusilaneko koroa.
Eskerrik asko: Zazpi t’erdi, Errenteriako Udala, Mario Sanchez Bravo, Peru Iparragirre.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba