En cartel

Metrokoadrokak ‘Hura ez da lekua’ oholtzaratuko du Donostiako Poesia Orduak egitasmoaren baitan

Metrokoadroka-k ‘Hura ez da lekua’ ikuskizuna eskainiko du Donostian Poesia Orduak egitarauaren barruan, Euskal Idazleen Elkartea eta Donostia Kulturaren eskutik. Irailaren 6an izango hitzordua, Victoria Eugenia Clubean 20:00etan.

Saltzailea den pertsonaia atez ate dabil maletan daraman ‘zera’ misteriotsu bat saldu nahian. Apurka-apurka bere egunerokotasunean zoriontasunaren zentzuaren bila dabilela ikusiko dugu, nolabaiteko ‘zirku intimoa’ topatuz bere ekintzetan. Pintura, musika eta poesiaren laguntzaz murgilduko gara bere barne bidaian, umorez, erritmo biziz eta poetikotasunez.
‘Hura ez da lekua’ ikuskizunean bat egiten dute poesiak (Oier Guillan eta Asier Sarasola), antzerkiak (Iñigo Ortega), musikak (Ander Fernandez) eta pinturak (Idoia Beratarbide). Diziplina artistiko ezberdinak sormen prozesu komunean jarri dituzte lanean, eta ‘Hura ez da lekua’ ikuskizuna izan da emaitza. Heriotzaren aurrean zoriontasuna da mendeku posible bakarra. Nor naiz inork ikusten ez nauenean? Zein da nire zirku intimoa?


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba