En cartel

Mikelazulo eta La Calvarioren dantza ikuskizunak, Hondarribian

Dantza beste arte disziplina batzuekin uztartzen dituzten bi ikuskizun eskainiko dira abuztuaren 16an Hondarribian Gipuzkoa plazan, 22:30etatik aurrera, Hondarribiko Udalak antolatuta: Mikelazulo kultur elkartea/Mugainditzen-ek sortutako «Metro koadro bat» eta La Calvarioren «Ariketa 5». “Metro koadro bat” diziplina artistiko ezberdinetan lan egiten dugun zenbait kidek bultzatutako proiektua da.
Bertan zenbait hilabetetan luzatu den sortze prozesua abiatu dugu, besteak beste poesia, musika, dantza garaikidea irudia eta arte plastikoak uztartuz.
Bide esperimental honen lehen emaitza “Metro koadro bat” izenburua daraman ikuskizuna eta erakusketa izan dira. Ikuskizunean bat egiten dute zuzenean dantzak, hitzak, musikak, irudiak eta pinturak, eta erakusketan oraingoz zortzi lagunen lanak bildu ditugu gogoeta beraren inguruan (pintura, eskultura, instalazioa, bideo artistikoa, jantzia, argazkia…).
Ekimen honetan honakoa da abiapuntutzat hartu dugun gogoeta: ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat aldatuko dut eta ezin badut metro koadro hori aldatu, metro koadro horretako momentu bat behintzat aldatuko dut. Oholtza gaineko zein erakusketako kideek beren metro koadro perfektua nolakoa den erakusten saiatuko dira, baina funtsean publikoari zuzendu nahi diote gonbita: zu ere saia zintezke sortzen zurea, zure metro koadro perfektua.
“Metro koadro bat” gogoetaren inguruan lanean jarraitu nahi dugu, ikuskizuna eta erakusketa osatzen, eta sor litezkeen ideia eta “esperimentu” berriak gauzatzen. Funtsean, sormenari esker osatzen dugulako, egunez egun, gure utopien lubakia, gure metro koadroa.
Irudia: Allende Arnaiz
Pintura: Idoia Beratarbide
Jantziak: Maria De Bernardo
Dantza: Patrizia Franco
Hitzak: Oier Guillan
Diseinua: Alvaro Ledesma
Musika: Joseba Loinaz
Argiak: Junky (SoFocos)

Ariketa 5
Miren Gaztañaga eta Amaia Pascualek oholtzaratuko dute La Calvariok aurkeztuko duen «Ariketa 5», Agustín Pérezen musikaz lagunduta.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba