El Chivato

Mila dantzari txikitik gora batuko dira domekan Gernika-Lumon

Datorren apirilaren 10ean, 2011ko Eskolarteko Dantzari Eguna izango da Gernika-Lumon, Urbieta kiroldegiko futbol zelaian.

 

Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroen ikasturte osoko lanaren ondorio dugu ekitaldi hau (Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube), Udaleko Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuko antolaketa eta koordinazio-lana bitarteko. Laguntzaile lanetan, alaitasunean murgiltzen gaituzten musikariak: Errenteriako Gazteak Txistulari taldea eta Segundo Olaeta musika eskolako ikasleak.

Kalejira 12:00etan izango da, Pasealekutik Urbietako futbol zelairaino, eta dantza  jaialdiari 12:30ean emango zaio hasiera. Eta egitaraua, nagusiki, azken urteetako berbera izango dugu, Euskal Herriko lurralde desberdinetako dantzez osatua: Dantzari dantza (agintariena, banango, ezpata joko txikia txotxongilo), Makil jokoa I, makil jokoa II, txulalai, zapatain dantza, San Petrike, Gipuzkoako makil txiki, euzko dantza, arku-dantza, zinta dantza eta amaiera: fandangoa, arin-arina eta Benafarroako martxa.

Guztira  1.336 dantzari, 3 eta 15 urte bitartekoak, udalerriko eskoletan ari direnak, eta ikasturtean zehar eskolaz kanpoko programazioaren barruan landutako dantza taldeen emaitzak erakusgai.

Honako egitasmoa Udal Eskola Kontseiluak koordinaturikoa dugu, iraungo azken 22 urteetakoa, 2003ko eta 2009ko Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoetan aintzat harturiko irakaskuntza esparruko ekintza askoren artean. Helburuen artean azpimarratu egin behar da euskal ohiturak lantzearena, jakina, psikomotrizitatea eta umeen arteko talde-harremanak lantzea ere bai, eta, azken baten, familia giroan  euskararen erabilera areagotzeko baldintzak sortzea ere.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba