Festivales

Montxo Armendarizen ‘Obaba’ filmak hasiera emango dio aurtengo Zinemaldiari

Bereizmen handiko irudia Obaba pelikularen mundu-estreinaldiak, Bernardo Atxagaren eleberri sarituan oinarritutako Montxo Armendarizen lan berriak, hasiera emango dio datorren irailaren 15ean Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 53. ekitaldiari, Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian parte hartuz, gainera. Bernardo Atxagak 1988an argitaratutako Obabakoak liburua irakurri zuenetik, Montxo Armendarizek lan hau zinemara eraman nahi izan du. Alabaina, kontakizunaren konplexutasuna, era askotako pertsonaiez eta istorio anitzez osatua, zinemara moldatzeko modu egokia aurkitu arte itxaron du zinegileak. Izan ere, filmak zehatz lotzen baitzaio liburuaren espirituari eta arimari, istorioa beste era batera kontatuz, ordea. Emaitza liburuko Obabaren isla den zineko Obaba bat da; Bernardo Atxaga idazleak berak bere munduaren aberastasun guztiaz jantzita ezagutu duen Obaba bat.
Filmeko aktore nagusiak Pilar López de Ayala, Juan Diego Botto, Bárbara Lenni, Eduard Fernández, Peter Lohmeyer eta Mercedes Sampietro dira. Film honek Nafarroako paisaia ederretan birsortzen du imajinatutako Obaba, Javier Aguirresaroberen fotografiaren eskutik.
Montxo Armendarizek Urrezko Maskorra eskuratu zuen 1990ean “Alouren gutunak” filmarekin, Urrezko Maskorra 1986an “27 ordu”-rekin eta Fipresci saria 1984an “Tasio” lanarekin. 1995ean Epaimahai Ofizialeko kide izan zen.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba