El Chivato

Musika Parkean, egitasmo berria Donostian

 

Donostia Kulturak, Euskadiko Elkarte Filarmonikoarekin batera, Musika Parkean izeneko egitasmoa antolatu du 2011ko udaberrirako. Proiektu berri honen helburu nagusia parkeak kultur aisiarako leku gisa aldarrikatzea da, eta horretarako musika eta gastronomia uztartzen dituen jarduera proposatuko du.

Deialdi irekien bitartez, Donostia Kulturak hilero picnic bana antolatuko du hiriko parke ezberdinetan, kontzertu banarekin batera. Horrela, herritarrei jarduera horietan parte hartzeko gonbitea egingo zaie, euren janaria eramanez, zuzeneko musika gozatuz eta hiriko parkeek eskaintzen diguten ingurune naturala zainduz.

Egitarau zehatzari dagokionez, 2011ko apirila eta iraila bitartean izago den programazioaren jarduera batzuk guztiz lotu gabe daude oraindik, baina datorren apirilaren 16an Aieteko Parkean Acoustic Gloriusek emango dio hasiera ekitaldiari, «Anaiak Munduan» izeneko kontzertuarekin.

Gero, maiatzaren 21ean Benartegin, ekainaren 25ean Cristina Enean, uztailaren 22 edo 23an Miramarren, abuztuaren 22 edo 23an Amatzegainan eta irailaren 24an Urgullen jarraituko du ekimenak.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba